BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera emandako azkenengo datuen arabera, lurraldean mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitzetako beste sei egoiliar hil egin dira azken orduetan koronabirusa dela eta.

Urtarrilaren 24aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden covid-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 175
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 46
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 2.883
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 212
  • Isolatuta dauden langileak (covid-19a baieztatu gabe): 76

Gaur egun, 16 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Misericordia-Bilbao (39), Truiondo-Zamudio (35), Caser Artxanda-Bilbao (22), Calzada-Gernika (17), Indautxu Gurena-Bilbao (10), Arratiako Egoitza-Dima (10), Santamariñe-Urduliz (7), Gallarta Laguntza Zentroa-GUFE (7), Marcelo Gangoiti-Muskiz (6), Beato Domingo Iturrate-Getxo (5), San Roke-Markina (4), Txurdinagabarri-Bilbao (3), Ercilla-Bilbao (4) , Bilbozar-Bilbao (3), León-Turtzios (2) eta Txurdinaga Gurena-Bilbao (1).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 86 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 64 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 22 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 23 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 13 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 10 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Gaur emandako datuek Urdulizko Santamariñe egoitza-zentroan antzemandako agerraldiari buruzko datuak jasotzen dituzte (42 erabiltzaile eta 36 profesional). Egoitzan egindako baheketa osoaren ondoren jasotako datuen arabera, 17 erabiltzailek dute covid-19. Horietatik, erabiltzaile bat ospitalera bideratu da, 9 erabiltzaile unitate soziosanitario espezializatuetara bideratu dira eta gainerakoak sintomarik gabe daude zentroan. Profesionalei dagokienez, 6 izan dira positiboak.

Azken orduetan 31 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda).

PREBENTZIO DISPOSITIBO BEREZIA GALDAKAON

Bizkaiko Foru Aldundiak dispositibo berezia jarriko du aste honetan Galdakaon, Galdakaoko, Arrigorriagako, Ugao-Miraballeseko eta Urduñako adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen 17 zentro soziosanitarioetako (egoitza-zentroak eta eguneko arretarako zentroak) profesionalei prebentziozko behaketa egiteko.

Erantzun azkarreko foru taldeak Galdakaoko Kurtzea Frontoian egongo dira, Udalak Foru Aldundiaren esku utzi dituen instalazioetan. Jardunaldian zehar 356 profesional daude deituta PCR frogak egiteko.