BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera emandako azkenengo datuen arabera, koronabirusak beste lau hildako utzi ditu lurraldean mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitzetan azken orduetan.

Urtarrilaren 14aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden koronabirusak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 251
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 26
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (koronabirusan negatibo, aurretik positibo emanda): 2.680
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 164
  • Isolatuta dauden langileak (koronabirusa baieztatu gabe): 78

Gaur egun, 13 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Marcelo Gangoiti-Muskiz (84), Truiondo-Zamudio (55), Anai Cantero I-Bilbao (15), Arandia-Arrigorriaga (14), Arratiako Egoitza-Dima (13), Beato Domingo Iturrate-Getxo (12), Misericordia-Bilbao (12), Gallarta Laguntza Zentroa-IFAS (11), Caser Artxanda-Bilbao (11), Indautxu Gurena-Bilbao (7), Txurdinagabarri-Bilbao (7), Bilbozar-Bilbao (5) y Artibai-Ondarroa (5) .

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 86 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 61 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 25 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 25 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 13 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 12 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Azken orduetan 32 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (koronabirusan negatibo, aurretik positibo emanda).