BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera emandako azkenengo datuen arabera, Bizkaiko adineko pertsonentzako egoitzetako beste hiru egoiliar hil dira azken orduetan koronabirusa dela eta.

Urtarrilaren 10aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden covid-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 131
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 26
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 2.625
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 141
  • Isolatuta dauden langileak (covid-19a baieztatu gabe): 98

Gaur egun, 10 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Truiondo-Zamudio (36), Txurdinagabarri-Bilbao (28), Anai Cantero I-Bilbao (16), Arandia-Arrigorriaga (15), Arratiako Egoitza-Dima (11), Gallarta Laguntza Zentroa-IFAS (9), Bilbozar-Bilbao (6), Indautxu Gurena-Bilbao (6), Artibai-Ondarroa (3) eta Misericordia-Bilbao (1).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 85 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 59 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 26 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 23 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 11 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 12 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Igandeko itxierari dagozkion egoitzetako erabiltzaileen datuei azken orduetan detektatutako bi foku berri gehitu behar zaizkie, egindako proben emaitzetan oinarrituta.

Lehenengoa Muskizko Marcelo Gangoiti egoitzan dago. Egoitza-zentroaren egoerari buruz arratsaldean jasotako azken datuen arabera, igandean egoitzan egindako baheketa osoaren ondoren, 93 egoiliar daude covid-19rekin. Horietatik 7 unitate soziosanitario espezializatuak daude. Gainerakoak sintomarik gabe daude zentroan. Profesionalei dagokienez, 22 dira positiboak.

Azken orduetan atzeman duten bigarren fokua Getxoko Domingo Iturrate Dohatsuaren egoitzan gertatu da. Egoitza osoari baheketaren ondoren (29 erabiltzaile eta 25 profesional), PCRen emaitza honako hau izan da: Covid-19 duten 17 erabiltzaile. Horietako bat ospitalera bideratu dute, bost unitate soziosanitario espezializatueetara, eta gainerakoak egoitzan daude. Profesionalei dagokienez, 5 izan dira positiboak.

Emaitzak astelehenean goizean bertan jakin dira, eta zenbaketa orokorrari gehituko zaizkio hurrengo eguneraketatik aurrera.

Azken orduetan 31 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda).