Ermua Antzokiak hurrengo asterako programazioa aurkeztu du
ERMUA. Astero bezala, Ermua Antzokiak hurrengo egunetarako programazioa aurkeztu egin du. Oraingo honetan zuzendari espainiar bik zuzendutako bi film egongo dira ikusgai urtarrilaren bigarren astean.
Larunbatean, urtarrilak 9, eta astelehenean, hilak 11, arratsaldeko 19:00etan, Bernabe Ricoren 'El inconveniente' estreinaldia izango dugu ikusgai. Malagako jaialdian sariak eta Forque-rako izendapenak jaso dituen komedia da. Sinopsiaren arabera, Sarari etxe perfektua erosteko aukera ematen diote. Eragozpen bakarra du: Lola, egungo laurogei urteko jabea, bertan biziko da hil arte.
Bigarren proposamen komertziala Juanma Bajo Ulloa arabarraren azken lana da, 'Baby' titulukoa. Igandean eta asteartean arratsaldeko 19:00etan gozatu ahal izango dute ikusleek. Sigteseko jaialdian saria jaso du eta Feroz-deitutakoetara izendatuta dago. Laburpenak dioenez, drogaren mendekotasuna duen neska gazte bat erditu egiten da. Haurtxoaz arduratzeko gai ez dela, umeen trafikoan aritzen den emagin bati saltzen dio, eta gero damutu egiten da. Ume jaio berria berreskuratzen ahaleginduko da.
Azkenik, igandean gaztetxoentzako saioan ‘Rocca cambia el mundo’ tituluko eta Katja Benrath zuzendutako filma alemaniarra ikusteko aukera eskainiko dute, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. 2018koa da eta Alemaniako haurrentzako filma onenaren saria jaso du. Laburpenak adierazten du Rocca neskatila ausarta, dibertigarria eta nahastezina dela. Hamaika urte ditu eta ez da gurasoekin bizi, bakarrik bizi da etxe handi batean. Beldurrik gabe eta jakin-minez beteta.
Temas
Más en Bizkaia
-
Bizkaia mantiene en 10 los fallecidos en carretera pese al aumento de la mortalidad en Euskadi
-
Bizkaia despide 2025 desde las cimas y da la bienvenida a 2026 con botas de monte
-
Bizkaia ampliará en 2026 las zonas tensionadas y limitará el alquiler en más de la mitad de su población
-
La borrasca Francis traerá lluvias y temperaturas bajo cero a Bizkaia