Koronabirusa Bizkaian

Bizkaiko egoitzek ez dute hildakorik erregistratu azken orduetan

30.12.2020 | 15:04

BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera emandako azkenengo datuen arabera, koronabirusak ez du hildakorik utzi lurraldean mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitzetan azken orduetan.

Abenduaren 29aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden koronabirusak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 144
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 38
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (koronabirusan negatibo, aurretik positibo emanda): 2.473
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 113
  • Isolatuta dauden langileak (koronabirusa baieztatu gabe): 87

Gaur egun, 7 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Txurdinagabarri-Bilbao (55), Bilbozar-Bilbao (43), Arandia-Arrigorriaga (25), Calabria-Forua (10), Rodríguez Andoin IV-Bilbao (5), Gallarta Laguntza Zentro -GUFE (5) eta Albiz Santiago Llanos-Sestao (1).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 79 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 45 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 34 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 24 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 18 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 6 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Azken orduetan 19 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (koronabirusan negatibo, aurretik positibo emanda).