Laguntza berririk ez Gernika-Lumon
Udal gobernuak ezezkoa eman zion atzokoan 250.000 euro banatzeko EH Bilduren eskakizunari
Ostalariek euren negozioak itxi behar izan zituzten, lehenengoz martxoan eta ostean azaroan. Merkatariek, berriz, martxoan. Atzokoan ospatutako ez ohiko Osoko Bilkuran, Gernika-Lumoko Udalak diru-laguntza bat gaitzea atzera bota zuen gobernuak, EH Bilduk eskatutakoari ezezkoa emanez. “Herrian dagoen premia agerikoa da, azken asteetan ostalariek egindako eskaerak ikustea besterik ez dago”, adierazi zuten koalizioko kideek. Euzko Abertzaleak eta EAJk ezezko botoa eman zioten eskakizunari.
Jose Maria Gorroño alkatearen esanetan, 250.000 euroko partida hori gai sozialetarako gorde zuen Udalak. Eta azken hilabeteetako osoko bilkuretan adierazitakoaren berdintsua esan zuen: “laguntzok ez diote arazoari amaierarik emango”. Izan ere, 400 eurotik gorako diru-laguntza izango zen. Gorroñok Udalaren kudeaketa defendatu zuen, “inoiz izan dugun egoera gogorrenetako batean”. “Guztiontzako nahi genituzke laguntzak, enplegua galdu dunetentzako, autonomentzako, familientzako... Guk ditugun baliabideak hobekien kudeatzen saiatzen gara, beharrizana dutenei ematen”, zehaztu zuenez.
Temas
Más en Bizkaia
-
Parkour, breakdance, beatbox y mucho más convertirán a Leioa en el epicentro de la cultura urbana
-
El gordo de la lotería del 'Día de la Madre' deja 1.300.000 euros en Getxo
-
El veto a los coches más contaminantes en el centro de Bilbao comienza el 15 de junio
-
La banda Unión Musical Vizcaína, 75 años llenando Santurtzi de música y cultura