Covid-19a Bizkaian

Koronabirusak beste hiru hildako utzi ditu Bizkaiko egoitzetan

23.12.2020 | 15:42

BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera emandako azken datuen arabera, Bizkaiko adineko pertsonentzako egoitzetako beste hiru egoiliar hil dira koronabirusa dela eta azken orduetan.

Abenduaren 22aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden koronabirusak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 134
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 38
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (koronabirusan negatibo, aurretik positibo emanda): 2.432
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 122
  • Isolatuta dauden langileak (koronabirusa baieztatu gabe): 83

Gaur egun, 8 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Txurdinagabarri-Bilbao (56), Bilbozar-Bilbao (43), Calabria-Forua (16), Arandia-Arrigorriaga (8), Loreak-Bilbao (4), Sanfuentes- Abanto-Zierbena (4), Gallarta Laguntza Zentroa-GUFE (2) eta Albiz Santiago Llanos-Sestao (1).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 61 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 22 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 39 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 21 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 13 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 8 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Azken orduetan 8 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (koronabirusan negatibo, aurretik positibo emanda).

noticias de deia