BILBO. Koronabirusaren pandemiak kulturaren sektorean eragindako kalte ekonomikoak gutxitzeko asmoz, Bizkaiko Foru Aldundiko Bizkaia Aurrera ekimenak kulturaren kontsumoa sustatzeko bonuak jarri zituen salgai irailean. Bada, bi hilabete pasata, merkaturatutako 26.800 bonuak agortu dira dagoeneko.

Guztira, 26.800 bonu atera zituen foru-erakundeak, bi motatakoak:

  • A motako BAKB, 25 euro balio duena, edozein kultur produktutarako (B motako BAKBekin eros daitezkeen produktu eta zerbitzuak izan ezik). Kasu horretan, 17.000 bonu jarri ziran salgai.
  • B motako BAKB, 15 euro balio duena, soilik euskarazko produktuetarako (liburuak, musika, filmak, dokumentalak, jokoak, bideojokoak, museoak, zinea, antzerkia, dantza, kontzertuak eta musikalak, Bizkaiko toki-hedabideetarako harpidetzak barne). Kategoria horretan, 9.800 izan dira salgai jarri diren bonuak.

Bizkaia Aurrera kultura-bonu guztiek berrogei euroko balioa izango dute bonuak dauzkanarentzat, eta kultur produktuak erosteko, edo museoetarako, zuzeneko emanaldietarako eta bestelako kultur ekitaldietarako sarrerak eskuratzeko erabili ahal izango ditu kanpainari atxikitako establezimenduen sarean, bonuak kanpainarako ezarritako epeen barruan erosi eta erabiliz gero. Informazio guztia hemen dago kontsultagai.

Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatuko du BAKB bakoitzaren prezioaren eta erosketa-balioaren arteko aldea, horretarako dagoen aurrekontua agortu arte. Programa honetarako 500.000 € bideratuko dira.

Bizkaia Aurrera Kulura Bonuak 2021eko maiatzaren 31ra arte erabili ahal izango dira, soilik programari atxikitako establezimenduetan.

Bizkaia Aurrera Kultura Bonua Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da eta CECOBIren eta Kutxabanken babesa dauka.