Covid-19a Bizkaian

Koronabirusak ez du hildakorik utzi Bizkaiko egoitzetan

02.11.2020 | 15:45

BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldean mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoeraren berri eman du gaur, azaroak 2. Azken orduetan ez da egoiliarrik hil koronabirusa dela eta.

Azaroaren 1aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden koronabirusak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 49
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 10
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (koronabirusan negatibo, aurretik positibo emanda): 2.023
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 89
  • Isolatuta dauden langileak (koronabirusa baieztatu gabe): 61

Gaur egun, 7 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Aitzea-Gamiz-Fika (22), Aspaldiko-Portugalete (18), Zorrozgoiti-Bilbao (3), Joxe Miel Barandiaran-Durango (3), Leioa Laguntza Zentroa-GUFE (1), Anai Cantero II-Bilbao (1) eta Anai Cantero III-Bilbao (1).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 87 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 49 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 38 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren.

DISPOSITIBO BEREZIA ZORNOTZAN

Bizkaiko Foru Aldundiak dispositibo berezia jarriko du aste honetan Zornotzan, udalerriko adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen 7 zentro soziosanitarioetako (egoitza-zentroak eta eguneko arretarako zentroak) profesionalei prebentziozko behaketa egiteko.

Foru erakundeak 234 profesional eta Zornotzako zentroetako egoiliarrak edota Bizkaiko beste egoitza batzuetako egoiliarrak bisitatzen dituzten udalerriko 202 pertsona deitu ditu egun horretarako. Erantzun azkarreko foru taldeak Zubiaur Musika Eskola zaharrean egongo dira, herriko Udalak Foru Erakundearen esku jarri duen instalazioan.