Aurten ez da Halloween jaialdirik izango Loiun
Urriko azken gauean egin ohi diren ekintzek duten kutsaketa arriskuagatik debekatu du Udalak
Azken urteetan, ipar-amerikan hain ospetsua den Halloween jaialdiak indar handia hartu du Loiu bezalako herri euskaldunetan. 31 eguneko gauean, asko izaten dira kaleetara mozorratuta ateratzen diren haurrak, baina, tamalez, aurten Loiun ez da horrelakorik izango, izan ere, Udalak jaialdi hau bertan behera utzi du. Egun berezi honetan, herriko umeak etxez etxe joan ohi dira goxokien bila “saria edo ziria” trikimailua eginda, horregatik, herriko gobernuak jarduera honek daukan kutsaketa arrisku handia kontuan izanda hauek debekatzea erabaki du. “Mesedez, familiei eskatzen diegu ez diezaietela utzi txikiei etxez etxe joate”, adierazi zuen Josu Andoni Begoña alkateak. Bestalde, inongo jai edo boteiloirik egitea ere debekatu du Udalak eta, inongo pertsona elkarketarik egitekotan, osasun-agintaritzatik emandako argibide eta aginduak modu zorro-tzean betetzea eskatu du alkate loiuztarrak.
Temas
Más en Bizkaia
-
Más controles de velocidad con radar móvil en Barakaldo tras las quejas de los vecinos
-
Licitan un nuevo estudio para buscar alternativas para el tren entre Bilbao y Santander
-
Estas serán las últimas restricciones de la ZBE de Bilbao hasta 2029
-
Bilbao, uno de los destinos más buscados por los europeos para comenzar el 2026