BILBO. Koronabirusaren pandemiaren bigarren agerraldia hasi zenetik bi egunean behin egin ohi duen moduan, Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera eman du gaur, hilak 29, lurraldean mendekotasuna duten pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera. Azken orduetan beste egoiliar bat hil da koronabirusak jota.

Urriaren 28aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden koronabirusak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 47
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 15
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (koronabirusan negatibo, aurretik positibo emanda): 2.009
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 88
  • Isolatuta dauden langileak (koronabirusa baieztatu gabe): 66

Gaur egun, 6 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Aitzea-Gamiz-Fika (20), Aspaldiko-Portugalete (16), Leioa Laguntza Zentroa-GUFE (4), Zorrozgoiti-Bilbao (4), Anai Cantero II-Bilbao (2) eta Anai Cantero III-Bilbao (1).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 70 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 44 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 26 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren.

Azken orduetan 16 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (koronabirusan negatibo, aurretik positibo emanda).