Urriaren 25ean egingo da minbiziaren aurkako martxa solidarioa
ERMUA. Datorren igandean, urriak 25, urtero egin ohi den minbiziaren aurkako martxa solidarioaren seigarren edizioa ospatuko da Ermuan. Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteak (AECC) antolatutako lasterketa birtuala izango da aurten, koronabirusaren pandemiak eragindako egoera dela eta.
Astelehenean, urriak 19, hasiko da dortsalen salmenta, eta bi modalitate izango dira:
- Dortsal fisikoak: Ermuko establezimenduetan salduko dira, Martxaren kartel batekin seinaleztatuta, erakusleihoan, urriaren 24ra arte. Halaber, Merkatu Plazako beheko solairuan ere eskuratu ahal izango dira urriaren 21etik 24ra bitartean, 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
- Dortsal birtualak: AECCren webgunearen bidez. Izen-emate bakoitzarekin dortsal pertsonalizatu bat lortuko da, eta parte-hartzaile bakoitzak erabakitzen duen pertsonari babesa, animoa edo omenaldia emateko mezu bihurtuko da.
Izena emateak 5 euroko prezioa du bi modalitateetan, eta aurreko urteetan bezala, minbiziaren aurkako ikerketara bideratuko da jasotzen den diru guztia. Aurtengo edizioan, UPV/EHUko Mikel Ruiz de Gauna Madariagak zuzentzen duen Deserregulazio metabolikoa kolangikartzinoman: diana terapeutiko berrien bila (behazun-bideetako minbizia) ikerketa bekak jasoko du diru-laguntza.
Martxa birtualaren antolatzaileek herritar guztiak animatu dituzte datorren igandean, hilak 25, dortsalak edota aurreko edizioetako kamisetak leiho eta balkoietan eskegitzera. Gainera, dortsala eskuratzean, atera argazki bat eta igo sare sozialetara #LaCarreraMásLarga etiketarekin, minbiziaren aurkako martxa are gehiago ikusarazteko.
Lasterketa birtualaren egunean, bai eta aurreko eta ondorengo egunetan ere, AECCk hainbat jarduera eskainiko ditu online, eta horiek testuinguruan jarriko dute martxa sare sozialen bidez.
Temas
Más en Bizkaia
-
El parking del Ensanche de Bilbao se cierra este domingo
-
Pyro Bar&Grill eleva la experiencia de las hamburguesas a la brasa con vistas a la ría de Bilbao
-
Violencia en el deporte escolar: “Vi el primer guantazo a los 17 años entre dos jugadoras”
-
La formación profesional está a la vanguardia de la educación.