BILBO. Bi egunean behin egin ohi duen bezala, gaur eguerdian Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera eman du lurraldean mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera. Azken orduetan, bi egoiliar hil egin dira koronabirusak jota.

Irailaren 30aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden koronabirusak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 74
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 24
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (koronabirusan negatibo, aurretik positibo emanda): 1.871
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 88
  • Isolatuta dauden langileak (koronabirusa baieztatu gabe): 66

Gaur egun, 8 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Leioa Laguntza Zentroa-GUFE (42), Zuetxe-Bakio (11), Marcelo Gangoiti-Muskiz (7), DomusVI Miraflores-Bilbao (5), Misericordia-Bilbao (3), Albiz Santiago Llanos-Sestao (3), San José Etxe Alai-Mungia (2) eta Sagrado Corazón de Jesús-Bilbao (1).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 75 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 44 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 31 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren.

Azken orduetan 14 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (koronabirusan negatibo, aurretik positibo emanda).