BILBO. Koronabirusaren pandemiaren azken fasea hasi zenetik bi egunean behin egin ohi den moduan, Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera eman ditu lurraldeko adineko pertsonen egoitzen egoera, koronabirusaren kasuei dagokionez. Bada, azken orduetan hiru pertsona hil dira covid-19ak jota, hirurak egoiliarrak.

Irailaren 22aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden koronabirusak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 98
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 32
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (koronabirusan negatibo, aurretik positibo emanda): 1.810
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 112
  • Isolatuta dauden langileak (koronabirusa baieztatu gabe): 62

Gaur egun, 12 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Leioa Laguntza Zentroa-GUFE (23), DomusVI Miraflores-Bilbao (17), Zuetxe-Bakio (13), San José Etxe Alai-Mungia (3), Elorrio Laguntza Zentroa-GUFE (9), Ballesol-Bilbao (7), Santa María-Getxo (7), Marcelo Gangoiti-Muskiz (6), Albiz Santiago Llanos-Sestao (6), Misericordia-Bilbao (5), IMQ Igurco Zorrozgoiti-Bilbao (1) eta Elorduy-Barrika (1).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 84 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 56 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 28 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren.