Howdy Bluegrass boskoteak irabazi du Folkez Blai lehiaketaren XV. edizioa
ERMUA. Joan den asteburuan Ermuko Orbe Kardinala plazan ospatutako Folkez Blai musika lehiaketaren XV. edizioak badu irabazlea: Howdy Bluegrass taldea. Donostiako boskoteak 3.000 euroko saria lortu zuen, Galiziako Brua taldearen gainetik, zeinek 1.500 euroko saria lortu zuten.
Epaimahaiak lau talde finalisten maila altua eta lehiaketara aurkeztutako proposamenen aniztasuna azpimarratu ditu. Gogorarazten dizuegu saritutako bi taldeez gain, Uyum madrildarrak eta El Nido Gaztela-Mantxako laukotea ere aritu direla azken fasean.
Gainera, lehiaketaz kanpo, Muyayos de Raíz taldeak ikuskizun bikaina eskaini zuen larunbat gauean, eta iaz garaile suertatu zen Boj talde ferroldarrak ere parte hartu du igande eguerdian.
Folkez Blai jaialdiaren hamabosgarren edizioaren antolatzaileek oso balorazio positiboa egin dute, eta dagoeneko hamaseigarren edizioa prestatzen ari dira, 2021eko irailerako.
HOWDY BLUEGRASS TALDEA
Jon, Julen, Gorka, Jose Mari eta Urbil musikariek osatzen dute Howdy Bluegrass talde donostiarra, 2012an sortua. Bere errepertorioa Bill Monroek 1945ean sortutako musika genero honetan zentratzen da, noizean behin muga gainditu eta old-time, folk edo blues estiloko abestiak interpretatzeko aukera ematen duten arren.
Taldearen lehen urteak lagun handiekin agertokia partekatzeko, inguruko musikariak eta aretoak ezagutzeko eta musika tradizionalarekin esperimentatzeko balio izan zuten. Oinarriak, estiloa, errepertorioa eta musikariak finkatu ondoren, 2019an boskoteak bere abestiak landu eta errematatu zituen lehen diskoa grabatzeko.
Temas
Más en Bizkaia
-
Harrera bikaina izan dute Foru Jauregia ezagutzeko bisita gidatuak
-
Zortzi kontzertu eskainiko dira Aste Nagusian Gizakundearen Elizako Musika Klasikoaren zikloaren barruan
-
Durangoko udal zerbitzuak udako ordutegiarekin hasi dira
-
Más de 2.300 vizcainos se presentan a la sexta convocatoria de la Euskal Polizia en el BEC