Koronabirusak beste hiru hildako utzi ditu Bizkaiko egoitzetan
BILBO. Bi egunean behin bezala, Bizkaiko Foru Aldundiak covid-19ak lurraldeko egoitzetan izan duen eragina ezagutarazi du gaur. Eskainitako azkenengo datuen arabera, beste hiru pertsona hil dira azken orduetan Bizkaiko adineko pertsonen egoitzetan, koronabirusak jota.
Irailaren 12aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden koronabirusak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:
- Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 116
- Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 23
- Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (koronabirusan negatibo, aurretik positibo emanda): 1.737
- Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 111
- Isolatuta dauden langileak (koronabirusa baieztatu gabe): 60
Gaur egun, 11 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Truiuondo-Zamudio (5), IMQ Igurco Zorrozgoiti-Bilbao (13), Elorduy-Barrika (13), Ballesol-Bilbao (6), Elorrio Laguntza Zentroa-GUFE (11), Albiz Santiago Llanos-Sestao (11), DomusVI Miraflores-Bilbao (20), San José Etxe Alai-Mungia (20), Misericordia-Bilbao (6), Santa María-Getxo (6) eta Zuetxe-Bakio (5).
Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 79 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 56 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 23 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren.
Temas
Más en Bizkaia
-
En imágenes: gala inaugural de la esperada retrospectiva de Ruth Asawa en el Guggenheim de Bilbao
-
Euskara erabilera bultzatzeko Eskueran egitasmoak aintzatespenak banatu ditu
-
El PNV busca el relevo de Marta Ajuria en el Ayuntamiento de Bilbao
-
Arranca un puente con más de 600 operaciones aéreas en Bilbao