BILBO. Gaur, irailak 2, asteazkena, Bizkaiko Foru Aldundiak kirol-erakundeak Eskola Kirolaren 2020/2021 denboraldiko programan izena emateko epea zabaldu egin du.
Oraingoz, izena emateko prozesua Eskola Kirolaren jarduerak hasi gabe egin ahal izango da; izan ere, kirol-jarduerak pixkanaka aktibatuko dira, ikasturtea ondo hasi dela egiaztatzen denean. Jarduerak ikuslerik gabe egingo dira, eta ez dira aldagelak erabiliko.
Egoerak hobera egiten duen heinean, lehiaketei berriro ekitea proposatu ahal izango da. Baina egoera hobetu arte ezin izango da partidarik, txapelketarik, topaketarik edo antzeko jarduerarik egin, ezta "lagunartekoak" edo hastapen-eta teknifikazio-ikastaroak ere.
Covid-19ak ekarri duen egoera dela eta, aurten programan parte hartzeak aldaketa esanguratsu batzuk izango ditu aurreko denboraldiekin alderatuta.
Denboraldi honetan, covid-19aren aurrean jarduteko arau orokorrak beteko dira programako jarduera guztietan. Dokumentu hori Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundietako eta Eusko Jaurlaritzako kirol-arduradunek osatzen duten Eskola Kirolaren Euskal Batzordean adostu da, eta hiru lurraldeetako Eskola Kirolaren programan ezarriko da. EAEko eta lurraldeko kirol-federazioek lagundu dute dokumentua diseinatzen, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren onespena du.
Ikasturte honetan Eskola Kirolaren Programan parte hartu nahi duen erakunde orok araudiak nahitaez bete beharrekotzat jotzen dituen gai hauek bete beharko ditu:
ESKOLA KIROLA
Bizkaiko 6 eta 16 urte arteko 45.000 haur inguruk parte hartzen dute urtero eskola kiroleko programan. Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintza zabala du: hogeita hamar kirol-modalitate baino gehiago. 700 erakunde baino gehiago daude programan sartuta (federazioak, klubak, ikastetxeak eta udalak).
2020-2021 ikasturtean, osasun-egoerara egokituta garatuko da programa hori, segurtasun-neurriak betez.
Lo último |