Koronabirusa Bizkaian

Hiru hildako Bizkaiko egoitzetan azken orduetan

01.09.2020 | 19:32

BILBO. Koronabirusak gero eta hildako gehiago uzten jarraitzen du. Bizkaiko Foru Aldundiak eskainitako azkenengo datuen arabera, beste hiru pertsona hil egin dira azken orduetan adineko pertsonan egoitzetan.

Igandearen amaieran, Abuztuaren 31n, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden koronabirusak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 114
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 17
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (koronabirusan negatiboak, aurretik positibo emanda): 1.646
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 95
  • Isolatuta dauden langileak (koronabirusa baieztatu gabe): 88

Gaur egun, 8 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Truiuondo-Zamudio (11), IMQ Igurco Zorrozgoiti-Bilbao (27), Elorduy-Barrika (30), Ballesol-Bilbao (7), IFAS Elorrio (21), Albiz Santiago Llanos-Sestao (11), DomusVI Miraflores-Bilbao (5), Fundación Miranda (1) eta Avellaneda-Sopuerta (1).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 88 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 63 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 25 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren.

Halaber, azken orduetan hiru pertsona hil dira koronabirusarekin.