BILBO. Ia egunero bezala, Bizkaiko Foru Aldundiak koronabirusak lurraldeko adineko pertsonen egoitzetan izandako eragina ezagutarazi egin du. Azken orduetan, azkenengo datuen arabera, lau pertsona hil egin dira koronabirusan positibo eman eta gero. Adineko pertsonak dira gehien sufritzen ari direnak, oso zaurgarriak baitira gaixotasunaren aurrean.

Abuztuaren 29aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden koronabirusak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 108
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 16
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (koronabirusan negatibo, aurretik positibo emandakoak): 1.631
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 86
  • Isolatuta dauden langileak (koronabirusa baieztatu gabekoak): 78

Gaur egun, 8 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Truiuondo-Zamudio (11), IMQ Igurco Zorrozgoiti-Bilbao (30), Elorduy-Barrika (32), Ballesol-Bilbao (5), IFAS Elorrio (15), Albiz Santiago Llanos-Sestao (13), Fundación Miranda (1) eta Avellaneda-Sopuerta (1).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 93 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 65 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 28 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren.