Bizkaiko sei egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak
BILBO. Egunero bezala, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko adineko pertsonen egoitzetako egoera ezagutarazi du, koronabirusaren azkenengo kasuak gehituz.
Abuztuaren 25aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden koronabirusak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:
- Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 100
- Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 14
- Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (koronabirusan negatibo, aurretik positibo emanda): 1.630Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 78
- Isolatuta dauden langileak (koronabirusa baieztatu gabe): 79
Gaur egun, sei egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Truiuondo-Zamudio (26), IMQ Igurco Zorrozgoiti-Bilbao (28), Elorduy-Barrika (26), Fundación Miranda (1), Ballesol-Bilbao (5) eta IFAS Elorrio (14).
Erantzun azkarreko ekipoen jarduteko moduaren arabera, agerraldia detektatu eta astebetera, berriz ere PCR testa egiten zaie egoiliarrei. Hori dela eta, Elorrioko eta Ballesoleko egoitza-zentroetan kasu berriak hauteman dira, denak sintomarik gabekoak.
Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 88 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 61 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 27 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren.
Halaber, azken orduetan hiru pertsona hil dira covid-19rekin.
Temas
Más en Bizkaia
-
Cuatro amigos celebran una despedida de soltero en un conocido restaurante de Bizkaia y... se gastan 4.000 euros en bebida
-
Bilbao, la ría y el Guggenheim: el antes y el después de una transformación histórica
-
La oficina del consumidor de Bilbao recupera más de 74.000 euros en cobros indebidos de una empresa que instala duchas
-
El Hospital de Basurto, líder en el tratamiento de una enfermedad que sufren miles de personas