BILBO. SIR Bizkaia nodoak Bizkaiko Foru Aldundia eta 97 udal eta mankomunitateren dokumentuen erregistro elektronikoak elkarrekin konektatzen ditu. Honek ahalbidetu egiten du herritarrek berehala bidali ahal izatea euren dokumentuak helmugako administraziora bulegora joan beharrik izan gabe.

Horretarako hurbilen dagoen arreta-bulegora joan besterik ez dute, eta bulego horrek elektronikoki bidaliko dizkio dokumentuak xede-administrazioari. Aldunditik bertatik udal eta mankomunitateetako batera bidal daiteke, edo alderantziz, eta baita udalek euren artean ere. Urrats berri hau mugarri garrantzitsua da gure lurraldean administrazio elektronikoa hedatzeko eta sendotzeko prozesuan.

Ibone Bengoetxeak, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatuak, urrats berri honen garrantzia azpimarratu du, Gure lurraldean administrazio elektronikoa zabaltzeko eta sendotzeko prozesuan mugarri garrantzitsua delako.

SIR (Erregistroen Interkonexio Sistema) plataformak aukera ematen du, besteak beste, administrazioen erregistro-bulegoak interkonektatzeko, herritarrek jatorriz paperean aurkeztutako dokumentu digitalizatuak bidaltzeko, administrazioen arteko paper-zirkulazioa ezabatzeko, ingurumen-konpromisoak hartzen laguntzeko eta erregistro-bulegoen eta erakundeen artean erregistro-idazpenak modu seguruan trukatzeko. Herritarrentzako onuretako bat erantzun-denborak hobetzea eta administrazioaren erantzun bateratua jasotzea dira.

SIR Bizkaia nodoan integratzen diren ehun bat toki-erakundeek erregistro-aplikazio bat zuten, BiscayTIK Fundazioak emana, eta fundazio horrek orain beharrezko egokitzapenak egin ditu erabiltzen ari ziren erregistro-aplikazio bera erabiliz SIR Bizkaira sar daitezen.

SIR Bizkaiaren barruan dauden udalak, eta, beraz, euren erregistroak Foru Erakundearenarekin lotzen dituztenak, honako hauek dira: Abadiño, Abanto-Zierbena, Ajangiz, Alonsotegi, Amoroto, Arantzazu, Areatza, Arratzu, Arrieta, Arrigorriaga, Artea, Atxondo, Aulesti, Bakio, Balmaseda, Bedia, Berango, Berriatua, Berriz, Busturia, Derio, Dima, Ea, Elantxobe, Elorrio, Erandio, Etxebarri, Etxebarria, Forua, Fruiz, Galdames, Gamiz-Fika, Garai, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Gizaburuaga, Gordexola, Gorliz, Igorre, Ispaster, Izurtza, Karrantza, Kortezubi, Lanestosa, Larrabetzu, Laukiz, Lekeitio, Lemoa, Lezama, Mallabia, Markina-Xemein, Maruri-Jatabe, Mendexa, Meñaka, Morga, Mundaka, Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz, Murueta, Muskiz, Muxika, Nabarniz, Orozko, Otxandio, Santurtzi, Sestao, Sondika, Sopuerta, Sukarrieta, Trucios-Turtzioz, Ubide, Ugao-Miraballes, Urduliz, Trapagaran, Zaldibar, Zamudio, Zeanuri, Zeberio, Zierbena. Eta honako mankomunitate hauek: Durangaldea, Lea-Ibarra, Arratia, Txorierri, Enkarterri, Lea-Artibai, Uribe Butroi Zerbitzuak eta Busturialdea.

Lehen fase honen ondoren Aldundiak foru erakundearen eta BiscayTIK fundazioaren erregistro-aplikazioen SICRES 3.0 arauaren ziurtapena hasi du, SIR Bizkaia nodoa erregistroen interkonexioko gainerako sistemekin konektatzeko eskatzen dena. Ziurtagiri honi esker Aldundiaren eta SIR Bizkaia nodoan sartutako udal/mankomunitateen erregistroak beste edozein administrazio publikoren erregistroekin konektatu ahal izango dira. Interkonexio hori aurtengo azken hiruhilekorako martxan egotea aurreikusten da.