BILBO. Rekalde Aretoak hazteko bidean dauden 18 artistaren lanak bitzen dituenErtibil Bizkaia 2020 erakusketa hartuko du gaurtik aurrera. Gaur goizean, hilak 10, Euskara, Kultura eta Kirol diputatu Lorea Bilbaok inauguratu egin du erakusketa artistekin batera.

Diputatuak azpimarratu duenez, 'Ertibiliburuz hitz egitea talentuaz, Bizkaiaz, Arteaz hitz egitea da.' Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Ikusizko Arteen Erakusketa Ibiltaria da eta dagoeneko 38. edizioa du. Bilbaok azaldu duenez, 'Proiektu finkatua da, eta sormen lana Bizkaian garatzen duten artista berriei laguntzea eta sustatzea du helburu'.

Aurtengo edizioan berriro ere argi geratu da Bizkaian talentua dagoela, 113 artistaren eta espezialitate guztietako 160 lanen parte-hartzearekin; horien artean aurtengo erakusketa osatzen duten 18 lanak hautatu dira.

Hauek dira Ertibil Bizkaia 2020an saritutako artistak: Helena Goñi, lehen saria, 'Dos retratos de Gabe en el tren' lanarekin; Maite Leyun, bigarren saria, 'Kitty & Co' lanarekin, eta Daniel Llaria, hirugarren saria, 'Be seen be safe' lanarekin.

Covid-19aren ondorioz bizi dugun egoera dela eta, irabazleak saritzeko eskaintzen zaien Japoniako egonaldi artistikoa 2021era atzeratzen da; horrela, lehiaketaren nazioarteko zabalkundea egiten jarraituko da, kulturen komunikazio- eta truke-esperientziarekin batera.

Hiru lan irabazleekin batera, honako lan hauek erakutsiko dira:

  • Asier Aguayo, `Figura en un espacio limitado´ lanarekin.
  • Raquel Asensi, `Sacculus Plasticus´ lanarekin.
  • Nora Aurrekoetxea, `F.O.F kasko bat´ lanarekin.
  • Bere izen artistikoa Detrito `La muela´ da.
  • Guido Di Marzio, `Crash,´ lanarekin.
  • Jone Elorriaga, `Meta Meta 2.0´ lanarekin.
  • Nerea Garro, `(Sin título)´ lanarekin.
  • Ibon Landa, "Iltzatu gabea" lanarekin.
  • Joaquín Pedro Gómez, "Arras" lanarekin.
  • Ibai Madariaga Sagastizabal eta Miel Oyarzabal, `Todas las parejas´ lanarekin.
  • Amaia Molinet, `Éxtasis y conflicto´ lanarekin.
  • Rubén Pino, `Re-des-estructura´ lanarekin.
  • Nahia Ruiz, `Zauriak´ lanarekin.
  • Ander Sagastiberri eta Alberto Eguiluz, `Siete siete siete´ lanarekin.
  • Ane Seijas Garzón, `El traidor´ lanarekin.

Guztira, 18 lanek osatuko dute berriz ere Bizkaia zeharkatuko duen erakusketa, Bilboko Rekalde Aretoan hasi, Igorre eta Basauritik igaro eta Ermuan amaituz.

Diputatuak aurkezpenaren amaieran esan duen bezala, 'Ertibil Bizkaia urtero itzultzen da Bizkaiko gazteen sormen-jarduera artistikoa zabaltzen eta ikusarazten laguntzeko. Horrela, Foru Erakundeak euren lana Lurraldean garatzen duten sormenezko talentu berrien agerpena sustatu eta bultzatu nahi du'.

Epaimahaia honako profesional hauek osatu dute: Alicia Fernández López, Rekalde Aretoko zuzendaria; Arantza Lauzirika Morea, EHUko Arte Ederretako Fakultateko dekanoa; eta Mikel Onandia Garate, EHUko Artearen Historiako irakaslea eta edizio honetarako argitaratutako liburuaren testuen egilea.