Amaitu da Getxo Kirolaken Biribil proiektuaren lehen fasea
GETXO. Amaitu egin da Getxo Kirolakek, Europar Batasunaren finantzaketarekin, abiarazitako Biribil proiektuaren lehen fasea. Obra honekin Fadurako eraikin nagusiko bigarren solairuko espazioa hobetu eta altzariak berrituko dira. Ekonomia zirkularreko printzipioetan oinarritu da, birziklatutako eta berrerabilitako materialak eta erabilerarik gabeko produktu manufakturatuak erabiltze arren. Thinking Fadura prozesu parte hartzailearen testuinguruan erabiltzaileek hobetzeko egindako ekarpenen barnean sartzen da proiektua.
Covid-19ak eragindako efektuen ondorioz zailtasunak izan arren, lan-taldeak aurrera egin ahal izan du hilabete hauetan zehar, konfinamendu aurretik tailer presentzialekin eta, ondoren, bideokonferentzia bidezko topaketekin, eremu sozialeko eta ikasteko geletako erabiltzaileen ekarpenak eta premiak jasoaz. Horretarako, hurrengo hiru helburu hartu dira kontuan: espazioen errendimendua hobetzea, egunean zehar biltzen den jende-kopuruari erreparatuta; erabiltzaileen erosotasuna hobetzea; eta, azkenik, jarduera anitzeko eremuaren erabilera arrazionalizatzea, espazio berean sortzen diren premia ezberdinei irtenbidea ematearren. Modu horretan, parte hartu zuten 40 pertsonek elkarrekin diseinaturiko emaitzan, hurrengo hiru zona bereiztu proposatu dira: espazio sozial irekia eta funtzio anitzekoa; tarteko zona bat, taldean ikasten dutenentzako edo gunea lanerako erabiltzen dutenentzako lan-mahaiekin; eta hirugarren areto bat, ikasleentzako akustikoki isolatuagoa.
Altzariei dagokienez, hiru propototipo hautatu dira lehen ezarpen-fasean erredimendua eta erosotasuna hobetzeko espazioetan: egungo mahaiak berrerabiliz disenatutako ikasteko mahai bat; erabiltzen ez den material plastikoarekin egindako butaka bat; eta beste mahai handi bat, edukiera nabarmen hobetuko duena. Irailean, piezak aztertuko dira, eta prozesu osoan bezala, laborategiko logika bati jarraituko zaio. Horrela, funtzeskoa izango da erabiltzaileen parte-hartzea eta kontrastea.
Azkenik, altzariak fabrikatzeko kontratazioa egin ahal izateko beharrezko dokumentazioa sortzea aurreikusten da, betiere ekonomia zirkularreko proiektuaren balioak eta ezaugarriak zainduta.
Parte hartzeko prozesua eta emaitza xehetasun handiagoarekin ezagutu nahi duten pertsonek informazio osoa eskura dezakete Thinking Faduraren web orrialdean.
Temas
Más en Bizkaia
-
Del paraguas al abanico: así será el tiempo en Bizkaia esta semana
-
Ideas valientes e impacto local: así será la nueva edición metropolitana de 'The Bay Awards'
-
Buscan personas para una película que se rodará en Bizkaia
-
Empieza la cuenta atrás para el Bilbao BBK Live: este lunes arranca el canje de pulseras