Oletako bidea konpondu berri du Foruko Udalak
Inbertsioa ia 20.000 eurokoa izan da eta Foru Aldundiak %81 laguntza eman dio
- Otsailean izandako euriteek Oleta auzoko bide bat "bereziki kaltetu" zuten. Bada, Foruko Udalak berriki amaitu ditu berau konpontzeko lanak, premiazko izanpideak egin ostean, ia 20.000 euro baliatu ostean.
Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza izan dute lanek, "ezustekoetarako laguntza-atalaren bidez. Laguntzaren zenbatekoa aurrekontu osoaren %81 izan da, hau da, 15.842,92 euro", gaineratu dutenez. Konponketa-lanetan bestetik 10 metro luze sartu ziren, "bideari eusteko neurri moduan, askatutako bidearen zatia materialez bete zen eta arrakalatutako hormigoizko lauza birjarri zen", Udaletik diotenaren arabera.
"Auzotarren bide-segurtasuna bermatzeko" helburua izan dute Oleta lanek, eta bitartean bizilagunei "joan-etorria modu seguruan" egiteko aukera ere eskaini zaie.
Temas
Más en Bizkaia
-
Quiebras históricas y el 'fraude del combustible' enquistan la macrodeuda de 600 millones con la Hacienda de Bizkaia
-
Una party para amantes del café
-
Metro Bilbao pone en marcha su horario de verano
-
Alumnos afectados por ceros en euskera en la PAU se matriculan en EHU, atendiendo a las órdenes judiciales