- Gernika-Lumoko Udaleko Kultur Etxea Fundazioak uztailean irekiko du kultura-jarduerak diru laguntzeko 2020ko laguntzen ohiko deialdia. Laguntzak, norgehiagoka “araubidean, kultura susta-tzearekin lotutako ekimenetan aritzen diren irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakundeei zuzenduta daude”, adierazi dutenez.

Baloratuko diren kontzeptuen artean ondorengoak daude: bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa, originaltasuna, aukera eta hezkuntza errentagarritasuna eta genero-berdintasunean duen eragina. Jokin Garatea Kultura zinegotziak zehaztutakoaren arabera, “diru-laguntza hauek herriko kultur sarea babestera eta sektorea bizirik mantentzera bideratuta daude, kalitatezko eta intereseko programak edo jarduerak babestuz”.

Oinarriak Udalaren webgunean deskargatu daitezke (www.gernika-lumo.net) eta eskabideak aurkezteko epea uztailaren 1etik irailaren 30a arte egongo da indarrean. Horiek Kultur Etxean aurkeztu beharko dira, laguntzaren xede den jarduera-proiektuaren azalpen memoriarekin batera.