Gernikako Segundo Olaeta Musika Eskolak matrikulazio epea zabaldu berri du
- Segundo Olaeta Musika Eskolak 2020-2021 ikasturterako matrikula epea ireki duela jakinarazi du. “Haur zein helduen-tzako eskaintza zabala eskaintzen du zentroak”, Gernika-Lumoko musika ikastegitik diotenez eta oraintsu ireki dute instrumentu sinfonikoak (pianoa, klarinetea edo flauta, besteak beste), instrumentu folklorikoak (txistua, alboka, danbolina) eta musika elektrikorako tailer baten (baxua eta gitarra elektrikoa, bateria) parte hartzeko aukera. Musika taldeek beste ikastaro ba-tzuk ere izango dituzte aukeran: korala, akordeoi orkestra, banda edo fanfarria, adibidez. Eskaintzaren baitan ere badira hiru eta sei urte bitarteko haurrentzako ikasgaiak, “hala nola harreman-maila 4 eta 6 urte bitartekoentzat, ikastaro monografikoak hiru urtekoentzat, ahots- eta pandero-teknika ikasgaia”. Matrikula egin nahi dutenek ikastetxera jo behar dute 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, zehazki.
Temas
Más en Bizkaia
-
Amorebieta-Etxanora heldu da '24 Emakume zientzian, artean eta letretan' erakusketa ibiltaria
-
El Gobierno español asumirá la mitad del gasto en dependencia
-
20 viviendas turísticas de Mundaka incumplen la normativa y otras 11 están siendo verificadas
-
Odolkideak de Gernika celebra su 50 aniversario con tres nuevas iniciativas