Lea-Artibaiko sei udalerritako ostalari, merkatari edo autonomoek, eta baita mikroenpresa bat dutenek, diru-laguntzak jasotzeko aukera izango dute, gaurtik hasita eta ekainaren 9ra bitartean eskakizuna burutzen badute. Leartibai Garapen Agentziarekin batera, etasektoreari "bultzada emateko" helburuaz, orotara 310.500 euro banatuko dituzte.

Lekeitioren kasuan, adibidez, 100.000 euro banatuko dituztela aurreratu dute Udaleko bozeramaileek. Baina diru-laguntzak Berriatua, Etxebarria, Ispaster, Markina-Xemein eta Ondarroan, banatuko dira. baita ekimenera batu den Zior-tza-Bolibarren ere, "eskualdeko sektoreei bultzada eman eta haien negozioak zabalik mantentzen laguntzeko". Laguntza jasotzeko, hala ere, eskakizuna betetzen dutenek zera bete beharko dute: alarma egoeraren deklarazioagatik "itxita egotera derrigortuta egon direnak edota haien fakturazioa %75 baino gehiago murriztu duten negozioak", aipatu dutenez. "Laguntza hauen zenbatekoa gehienez 560 eurokoa izango da, lehenengo epealdiari dagokionez martxoaren 15 eta maiatzaren 10a bitartean onuradun direnek, gehienez ere, "300 euro jaso ahal izango dituzte". Ondoren, eta ekainaren 28ra arte itxita izan behar dutenek asteko 37,50 euro gehiago jasoko dituztela gaineratu dute.

"Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 1etik 9ra arte egongo da irekita, "horretarako Leartibai Garapen Agentziak Lekeition duen Sabino Arana 14an duen bulegora hurbilduz edo leartibai@leartibai.com helbide elektronikoaren bitartez dokumentazioa aurkeztuz". Markina-Xemeinen kasuan, Xemein etorbidea 12an kokatzen den Lea-Artibai Berrikuntza Guneko eraikinean egin ahal izango dira izapideak, eta Ondarroan, Kanttoipe kalean. Ziortza-Bolibarren, azkenik, udaletxera jo beharko dute interesa dutenek.

"Leartibai Garapen Agentziaren bidez" emango diren diru-laguntza hauek "bateragarriak dira Eusko Jaurlaritzako beste sail edo erakunde autonomo batzuek eta beste administrazio edo erakundeek ematen dituztenekin". Bestetik, aholkularitza zerbitzua ere eskainitzen dutela azaldu zuten.

Diru-laguntzak

Sei herritan. Leartibai Garapen Agentzia osatzen duten sei udalerritan eskainiko dute diru-laguntza: Berriatua, Etxebarria, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein eta Ondarroa, zehazki. Ziortza-Bolibar ere gehitu da erakundearen ekimenera.

Onuradunak. Ostalari, merkatari edo autonomoek jaso ahal izango dute laguntza, baita mikroenpresek ere. Guztira, 310.000 euro banatuko dituztela iragarriko dute.

Erakundetik adierazitakoaren arabera, "alarma egoeraren deklarazioagatik itxita egotera derrigortuta egon direnak edota haien fakturazioa %75 baino gehiago murriztu duten negozioak" izango dira dirulaguntza sorta honen onuradunak.