Mungiako Udalak koronabirusak eraindako krisiak herritarren eta herriko negozio txikietan izandako ondorio negatiboak arintzeko diru-laguntza batzuk emango ditu. Guztira, 470.000 euroko aurrekontua izango du Mungia Indartu proiektuak, bere lehentasuna enplegua mantentzea eta laguntzak herritarrei, familei, bertako merkataritza eta ostalaritzari, autonomoei eta mikroenpresei laguntzak zuzentzea izanda. Alde batetik, aholkularitza zerbitzuak potentziatuko dira eta, gainera, informazioa erabiltzaile edo interesatuei ailegatzea bermatuko da. Arlo honetan, Mungialdeko Behargintza orientazioaz eta laguntzak eskatzeko kudeaketaz arduratuko da. Bestalde, Mungilan proiektuak ere hainbat ezinbesteko funtzio beteko ditu; batik bat, herritarrentzako ekintza planak, formakuntza ekimena, ekintzailetzaren berraktibatzearen sustapena eta abar. Mungia Indartuz proiektuak enpregu prestakuntza eta negozioak martxa jartzeari ere arreta jarriko dio, honetarako oinarrizko formazioak (igeltserotza, pintura, elektrizitatea...) eskainita edota enplegu publikoaren programak aurkeztuta. Diru-laguntzei dagokienez, Udalaren lehentasuna jarduera ekonomikoa eten dutenei bultzada ekonomiko bat ematea da; esate baterako, alokairu edo zergen inguruko neurriak hartuta edo merkataritza eta ostalaritza tasak murriztuta. Gainera, herriko taberna eta jatetxeetako kontsumoa sustatzeko 8.000 abono banatuko dira mungiarren artean. Ager Izagirrek, Mungiako alkateak, etorkizunean honelako proiektu gehiago bultzatuko direnaren inguruan hizt egin zuen: “Sasoi gogorrak datorkiguz, lan handia daukagu aurretik, bai Udala osatzen dugunaren aldetik, bai gure erkidego osoaren aldetik. Hau lehendabiziko laguntza-programa izango da, gehiago egongo da. Orain arte egin dugun moduan jarraituko dugu, beti gure herriko biztanleriaren aldkoe ekintzak eginda”.