Laguntza eskaintzeko sare herritarra ireki du Galdakaok
GALDAKAO. Galdakaoko Udalak, coronavirusa dela-eta, sare herritarra izango du gaurtik aurrera biztanleen artean elkar laguntzeko. Horretarako, laguntza eman zein jasotzeko prest daudenek 688 71 93 04 telefono zenbakian eta zaindugaldakao@galdakao.net helbide elektronikoan inskribatu ahal izango dira
Herritarrak elkar zaintzea du helburu ekimenak, eta laguntza behar dutenak laguntza emateko prest daudenekin harremanetan jartzean datza. Udalak koordinatuko du zerbitzua, hainbat eragile eta herritarrekin elkarlanean.
Euren osasun egoeragatik edo adinagatik erosketak egitera atera ezin dutenei, esaterako, lan hori egiteko prest aurkezten diren boluntarioek eramango dizkiete erosketak etxera, beti ere beharrezko babes neurriak hartuta. Etxean bakarrik egonda teknologiarekin ondo moldatzen ez diren adinekoei laguntzeko taldea ere sortuko da, laguntza teknikoa emateko. Bestelako babes laguntza behar duten pertsonen kasuak Gizarte Ekintza zerbitzura bideratuko ditu udalak. Hain zuzen, bakarrik eta laguntzarik gabe geratu diren pertsona nagusiek izan ditzaketen beharretan arreta berezia jarriko du udalak.
Gizarte eragileekin elkarlanean jarriko du martxan elkar zaintzeko sarea udalak. Bolondres izateko izena ematen duten pertsonen lana GBGE Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak koordinatuko du, besteak beste gazte mugimenduarekin, Elkarlaguntza Sare Ekologikoarekin zein auzo elkarteekin elkarlanean. Usansoloko laguntza sarearekin ere koordinatuta arituko da Udala.
Herritarrei ere era kolektiboan erantzuteko eta elkar babesteko deia egiten die Galdakaoko Udalak; bai sarean parte hartuta, bai nork bere etxe ondoan duenari laguntza eskainita.
Temas
Más en Bizkaia
-
Vueling cancela cinco vuelos que debían aterrizar en el aeropuerto de Bilbao
-
Ermua ayudará a adquirir el material para el curso 2025-2026
-
Los cuatro consejos para disfrutar del concierto de Bad Gyal en el Bilbao BBK Live pese a las aglomeraciones
-
Buscan personas de todas las edades en Bizkaia para rodar una película que salvará el mundo