"Kirol Txartela" jada Etxebarrin erabil daiteke
Txartel honi esker kiroldegiko urteko abonatuek beste herri batzuetako kirol instalazioak erabili ahal izango dituzte
"Kirol Txartela" jada Etxebarrin erabil daiteke. Txartel honi esker kiroldegiko urteko abonatuek beste herri batzuetako Kirol instalazioak erabili ahal izango dituzte. Gaur egun Udalerri hauek parte hartzen dute programan: Portugalete, Santurtzi, Ortuella, Trapagaran, Zierbena, Abanto-Zierbena, Sestao, Barakaldo, Muskiz, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eskoriatza, Oñati, Amurrio, Laudio, Ugao-Miraballes, Bakio, Arrigorriaga, Basauri eta Etxebarri.
"Kirol Txartela" berez txartel birtual bat da (teléfono mugikorrerako aplikazio bat), behin eskaera balioztatuta, Doan Kirol programa honetan parte hartzea erabaki duten beste herrietako kirol instalazioak erabiltzea ahalbidetzen duena.
Kirol Programa honen sustatzailea Eusko Jaurlaritza da. Erakunde hau programaren koordinazio lanak egiten dago, gero eta udalerri gehiagok parte hartu dezaten. Hortaz gain, udalerri ezberdinetan Kirol erabilerek sortzen dituzten kostu ekonomikoen konpentsazioa egon daiten Funtsa bat sortu du, modu honetan erabilera gehien dituzten instalazioek kostu ekonomiko orekatua izan dezaten.
Etxebarriko Udalak eta Kiroldegia kudeatzen duen Emtesport enpresak Kirol Programa honetan parte hartzea erabaki dute, honen ondorioz etxebarritarrek Kirol gehiago egiteko aukerak izan ditzaten eta Etxebarritik kanpoko kirolariek herriko Kiroldegia erabiltzeko eskaintza zabalduz.
Akzio hau "Mugiment" kanpainaren baitan kokatzen da eta Etxebarrin "Etxebarri Martxan" osatzen duten eragile ezberdinen topagunetik koordinatzen ari da.
Temas
Más en Bizkaia
-
Metro Bilbao extiende la app Navilens a toda su red para facilitar la accesibilidad a personas con discapacidad visual
-
La Palma sirve el mejor pintxo de bacalao del Casco Viejo de Bilbao
-
MarisGalicia bate récord de asistencia en Bizkaia con 19.600 visitantes hasta la fecha
-
La homogeneización urbanística de Bilbao simplifica el nuevo callejero fiscal