Síguenos en redes sociales:

Gazte2020 proiektuaren urrats berria

Sondikako Udalak partaidetza prozesu baten bitartez diseinatu du Gaztetxe berria

Sondika - Uda honetatik aurrera hainbat berrikuntza aurkituko ditu gazteria sondikoztarrak bere topagune eta puntu amankomunean, hau da, herriko gaztetxean. 2019 hasieratik, Udalak espazio honetako zerbitzua ahalik eta kalitatezkoena egin ahal izateko proiektu bat jarri zuen martxan; Gazte2020 proiektua. Honen arabera, hainbat bilera antolatu zituen herriko gazteekin euren txokoan egin zitezkeen berrikuntzen inguruko informazioa bildu ahal izateko. Bertan, erabiltzaileek, euren familiek eta honelako espazioen berrikuntzetan adituak diren enpresetako kideek euren ikuspuntu, proposamen eta kezkek aurkeztu zituzten Udalaren aurrean eta, behin hauek entzunda, herriko obernuak zer nolako interbentzioak egin erbakiko zuen. "Gazte2020 proiektuaren helburua Gaztetxeko erabiltzaileen ideiak entzutea da. Gazteak dir azken finean bertan ibili ohi direnak eta, horrenbestez, eurak dakita inork baino hobeto zeintzuk diren espazioko beharrak eta zeintzuk diren aldatu edo konpondu behar direnak. Partaidetza prozesu honen bitartez euren iritzia jakitea lortu dugu", adierazi zuten Sondikako Udaletik. Kontuak kontu, eta datorren udatik aurrera Gaztetxeak izango dituen berrikuntzak ikusita, argi dago Sondikako gazteriaren nahiak asetzeko moduko aldaketa biziko duela topaguneak. - O. Pérez