LEZAMA. Lezamako haur eta gaztetxoak zorioneko berriekin amaituko dute 2019 urtea. Atzoko eguerdi eguzkitsuan, Udalak Kurtze auzoko haurrentzako jolas-gune berria inauguratu zuen. Kasu honetan, eraikuntza berri honen berezitasuna diseinatze prozesuaren barnean dao, izan ere, herriko haurren partaidetza izan da aspektu honen oinarria, Lezamako Umeen Kontseiluaren aholkulari-tza. Bizatnleriaren nahi, kezka eta gomendioak en-tzunda, Udalak lau proposamen jarri zituen mahai gainean eta, behin hauek zehatz mehatz aztertuta, kontseiluak bat aukeratu zuen eta diseinu hori izan da, azkenik, Udalak eraiki zuena. Jolas-gune berriaren osagaiei dagokionez, aniztasun handia dauka bere barnean; tirolina, dorrea, metalezko txirrista, saski-txinboa,kulunkak eta beste hainbat. Jolas-gunearen beste aspektu positibo bat futbito zelairako pasu zuzena eta familia zein ibiltari edo korrikalarientzako bidearekiko hurbiltasuna da. Bestalde, eraikuntza honek 48.393,95 euroko inbertsioa suposatu du Lezamako Udalarentzako. Honela, partaidetza prozesua bideratu da.