Síguenos en redes sociales:

Bihar 11:00etan

Olentzerok eta Mari Domingik umeen azkenengo gutunak hartuko dituzte Arriagan

Itxarote-denborak ahalik eta gehien murrizteko asmoz, tiketen bidezko txanda-sistema ezarriko da, non 1.500 ticket banatuko diren

Olentzerok eta Mari Domingik umeen azkenengo gutunak hartuko dituzte ArriaganBilboko Udala

BILBO. Olentzerok eta Mari Domingik umeen azkenengo gutunak jasoko dituzte bihar goizean, abenduaren 24an, Arriaga Antzokian. Ekitaldia goizeko 11:00etan hasiko da, eta bertan umeek bi pertsonaietara hurbiltzeko eta haiekin hitz egiteko aukera bikaina izango dute.

Sarrera-ordena bermatzeko eta itxarote-denborak ahalik eta gehien murrizten saiatzeko, Bilboko Udalak txanda-sistema erabiliko du, tiketen bidez. Horretarako, goizeko 10:00etatik aurrera, Areatzan (txurro-dendaren ondoan) etxetxo bat jarriko da Olentzerorekin eta Mari Domingirekin egon ahal izateko tiketok banatzeko; guztira, 1.500 banatuko dira.

Gehienez ere, pertsona bakoitzeko 3 tiket hartu ahal izango dira (horiek umeentzat dira, eurekin doazen helduek ez baitute tiketik behar), Antzokira sartzeko hurrenkera adieraziko dutenak. Lehenengo 500 zenbakiak dituztenak, Olentzero ikustera 11:00etatik 12:00etara sartuko direla kalkulatzen da; 501etik 1.000raino, 12:00etatik 13:00tara; eta 1.001etik 1.500era 13:00etatik 14:00etara.

Udalak antolatutako beste jarduera batzuen artean, Arriaga Antzokiaren kanpoaldean egingo diren hainbat jarduera nabarmentzen dira. Udalak Gargantua jarriko du Arriaga Antzokiaren inguruan eta hainbat tailer egingo ditu: taloa, eskulanak, makillajea € Gainera, Panpotx Kultur Elkarteak "Baserrian jai" izeneko berbena egingo du. Talde jolasaren bidez plaza dinamizatzera eta familia guztiek oso ondo pasatzera bultzatzen duen berbena, alegia.

Modu berean, Areatzara datozen familiek aisia-eskaintza handia izango dute #BilbaoGabonak-en testuinguruan, Bilboko Udalak Gabonetarako abian jarritako proiektua: urian 400 jardueratik gora biltzen ditu.

Bilboko Udalak #BilbaoGabonak proiektua indartu du, uria erakargarri bihurtzeko eta aisialdiko eta kulturako erreferente handi gisa sendotzeko data horietan ere. Jarduera aipagarrienen artean honako hauek daude: estatuko izotz pista ekologiko handiena; Europako hiri nagusien estiloko Gabonetako azoka bat; aisialdirako gune handi bat, "Gabonetako ametsen faktoria", Ripako kaian; hiri osoaren eta bere auzoen argiztapena, Areatzako "Baso magikoa" eta udaletxearen inguruko zuhaitz handia eta bola erraldoia; jarduera ugari auzo guztietan.