Gurutze Gorriak abiatutako 2019ko Elikagaien Laguntza Programa bigarren fasean sartuko da
Elikagai bereziki nutritiboak dira, helduen eta, batez ere, adingabeen beharrak asetzen lagunduko dituztenak
BILBO. Bizkaiko Gurutze Gorriak abiatutako 2019ko Elikagaien Laguntza Programa bigarren fasean sartuko da. Guztira, 335.000 kilo eta litro banatzea espero dute, eta estatu mailan 18 milioi kilo eta litro banatzea aurreikusten da.
Elikagaien banaketa osoa Gurutze Gorriak eta Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioak (FESBAL) egiten dute, erakunde bakoitzak %50az arduratuz. Bi erakundeetako biltegiratze zentroetatik kide diren banaketa erakundeei banatuko zaizkie elikagaiak, eta haiek egoera ahulenean dauden pertsonei helaraziko dizkiete, pertsona batentzat edo hainbat kide dituen familia batentzat (jaio berriak barne) otordu osoa erraz prestatu ahal izateko
Elikagai Laguntza Programaren bigarren fase honetan, Bizkaiko Gurutze Gorriak 3.633 familiako 10.700 pertsona baino gehiagori banatu dizkie elikagaiak.
Elikagaiak oinarrizkoak dira, ez oso galkorrak, erraz garraiatzen eta biltegiratzen direnak. Aurtengo "elikagaien saskian" eguneratzeak egin dira, eta berrikuntza batzuk ere sartu dira. Hauek dira banatuko diren elikagaiak: garbantzu egosiak, espaguetti pasta, barazki mazedonia kontserban, madaria eta fruta mazedonia kontserban, atuna eta sardinak, txerri kontserba (magroa), txokolate irabiakiak, arroz zuria, UHT esnea, tomate frijitua, gailetak, haurrentzako fruta eta oilasko tarrotxoak, eta oliba-olioa.
Elikagai bereziki nutritiboak dira, helduen eta, batez ere, adingabeen beharrak asetzen lagunduko dituztenak. Saskia Elikagai Bankuen Federazioaren, Gurutze Gorriaren eta Ministerioetako elikadura adituen laguntzarekin egin da.
Más en Bizkaia
-
Absuelto de un intento de asesinato en Barakaldo por padecer un brote psicótico agudo
-
Elorrio honra a San Valentín de Berrio-Otxoa entre tradición y críticas por los recortes
-
Bilbao BBK Live invita a colectivos vulnerables a disfrutar del festival con visitas guiadas
-
¿Qué opinan los lectores de Deia sobre la inclusión de perros de más de 8 kilos en Metro Bilbao?