‘Memoriaren Plaza’ erakusketa urriaren 24tik 30era egongo da Basaurin
San Fausto Plazan egongo da ikusgai eta 24ean solasaldi bat egongo da eta dokumental bat jarriko da
BASAURI. “Aukera bikaina”dela “basauritarrok gure historia berreskuratu eta zabaltzeko eta gure bizipen pertsonalak, familiarrak eta kolektiboak Euskal Herri osoaren memoria bateratura ekartzeko” adierazi zuen Iragorrik. Erakusketa hau Euskal Autonomia Erkidegoko 23 herri nagusienetan eta hiru euskal unibertsitateetako campusetan egon dela gogorarazi zuten. “Terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen testigantzak oinarri hartuta, erakusketa honen helburua, Euskadin azken urteotan gertatutakoei buruzko hausnarketa kritikoa egitea da, memoria plural eta partekatua eraikitzeko asmoz”, azaldu zuen Ezenarrok.
San Fausto plazan jarritako karpa batean egongo da ikusgai, eta 24an, erakusketa herritar guztientzako zabaltzearekin batera, arratsaldeko 18:00etan terrorismoaren eta indarkeriaren biktimekin egingo den solasaldian parte hartzera gonbidatu zituen Ezenarrok Basauriko bizilagunak. “Gainera arratsalde horretan, Euskadiko mugimendu bakezaleen kronologia jasotzen duen dokumentala emango da estreinakoz”.
Beste alde batetik, egun horretan, goizean, bigarren hezkuntzako ikasleek parte-hartuko dute DBH 4, batxilergoa eta lanbide heziketako ikasleentzako antola-tzen diren hezkuntza tailerretan erakusketan bertan.
Más en Bizkaia
-
Vueling cancela cinco vuelos que debían aterrizar en el aeropuerto de Bilbao
-
Ermua ayudará a adquirir el material para el curso 2025-2026
-
Los cuatro consejos para disfrutar del concierto de Bad Gyal en el Bilbao BBK Live pese a las aglomeraciones
-
Buscan personas de todas las edades en Bizkaia para rodar una película que salvará el mundo