Bizkaiak Telefonica Fundazioaren profil digitalak prestatzeko programa hartuko du
Programa Urdulizko Dorrean garatuko da
BILBO. Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak gure lurraldea Telefonica Fundazioak campus 42 programa arrakastatsua garatzeko aukeratu dituen lurraldeetako bat izatea goraipatu du. Gune horretan berrikuntza, sormena eta teknologia uztartzen dira, gehien eskatzen diren profil digitalak prestatze aldera. Jose Maria Alvarez Pallete Telefonicako presidenteak ostegun honetan bertan egin du iragarpena, eta bi erakundeen arteko lan prozesu luzeari amaiera ezin egokiagoa eman dio.
Unai Rementeriak adierazi duenez, "oso albiste ona da Bizkaiarentzat, eta Telefonicaren eta Foru Aldundiaren arteko hilabeteetako lanaren amaiera dakar. Bi erakundeek erronka asko partekatzen ditugu, eta digitalizazioa da, hain zuzen ere, horietako bat". Rementeriaren esanetan, proiektu horrek "funtsezko faktoreak uztartzen ditu Bizkaia bezalako lurralde batentzat: berrikuntza, digitalizazioa, enplegua, inklusioa... Baina garrantzitsuena da pertsonak jartzen dituela proiektuaren erdigunean. Iragarki honekin erakutsi genuen digitalizazioa pertsonak direla, eta hori mezu handi-handia da, pertsona horiek prestakuntza eta enplegu bat lortzen lagunduko diegun pertsonak baitira".
Urdulizko Dorrean kokatuko da programa; dorre horren azaleraren 2.000 metro koadro inguru hartuko ditu, 4 solairutan banatuta, eta datorren urtean hasiko da abian. Proiektuaren filosofia "ikasten ikasi" abiaburua du oinarri, talde-lana, arazoak gainditzeko gaitasuna eta esfortzu partekatua bezalako balioekin, non ikasleak askatasunez aukeratzen baitu gaiak ikasteko baliatu nahi duen bidea.
Bizkaiko ahaldun nagusiak Jose Maria Sanchez-Pallete Telefonicako presidentearen -Madrilen bildu zen harekin- eta Javier Zorrilla konpainiako Ipar Lurraldeko zuzendariaren inplikazio pertsonala eta profesionala eskertu ditu. Era berean, azpimarratu duenez, "Telefonica bezalako enpresa global batek Sao Paulorekin, Madrilekin edo Bartzelonarekin batera Bizkaia aukeratu izanak erakusten du gauzak ondo egiten ari garela, ondo posizionaturik dagoen lurraldea dugula, lurralde erakargarria eta lehiakorra, eta erakusten du Bizkaia munduko onenekin lehiatzen ari dela".
Más en Bizkaia
-
Metro Bilbao extiende la app Navilens a toda su red para facilitar la accesibilidad a personas con discapacidad visual
-
La Palma sirve el mejor pintxo de bacalao del Casco Viejo de Bilbao
-
MarisGalicia bate récord de asistencia en Bizkaia con 19.600 visitantes hasta la fecha
-
La homogeneización urbanística de Bilbao simplifica el nuevo callejero fiscal