BILBAO. Gorbeibusekgoizeko zazpietan egingo du lehenengo bidaia Areatzatik (udaligerilekuetatik hurbil) Pagomakurrera igotzeko. Parke Naturaleko gunehorretatik itzultzeko azkenengo bidaia arratsaldeko zazpietan egingodu. Autobusak 20 minuturo irtengo dira noranzko bakoitzean.

Ingurunea babestekoasmoz jartzen da martxan garraio publikoaren zerbitzu hau eta,ondorioz, mendiko aparkaleku guztiak itxiko dira eta egun osoan ezinizango dira banakoen ibilgailuak hara sartu (lurren jabeak,abeltzainak eta inguruko babeslekuen erabiltzaileak ere ezin izangodira sartu). Halaber, ezin izango da Aldundiak autobusentzaterabiliko duen zirkuitura sartu bizikletekin edo zaldiekin.

Areatzara autozdoazen pertsonentzat zazpi aparkaleku prestatu dituzte Aldundiak etaAreatzako Udalak udal-mugartean bertan. Aparkalekuak lekuestrategikoetan daude, autobus-zerbitzuaren abiapuntura erraz helduahal izateko.

Era berean, etaibilgailuen eta pertsonen pilaketak eragin ditzakeeningurumen-ondorio negatiboak ekiditeko, debekatuta dago uztailaren27, 28, 29, 30 eta 31n Parke Naturalean kanpatzea edo gaua igarotzea.