BILBO. 2018an zehar, 263 pertsonak erabili zuten enpresa bat eraiki nahi dutenei Getxolanek eskaintzen dien aholkularitza zerbitzua (ideiaren azterketatik negozioa martxan jartzera arteko prozesua barne hartzen duena), %59 emakumezkoak izan ziren, eta %41 gizonezkoak. Gehienak (%37) 44 urtetik gorakoak izan ziren; %31, aldiz, 35 eta 43 urte bitartekoak; azkenik, %27 25etik 34 urtera artekoak ziren. Jatorriari dagokionez, %69 estatukoak izan ziren, eta %31 estatutik kanpokoak. Ekintzaile gehienek unibertsitateko ikasketak zituzten (%39).

Beste datu batzuk

2018an, 223 pertsonak hartu zuten parte taldeko 44 saiotan, eta horietan dauden laguntza eta diru-laguntzei buruzko informazioa jaso zuten, baita Getxolanek eskaintzen dituen zerbitzuei buruzkoa ere (ekintzailetza babesteko nahiz jada sortu diren enpresei laguntzekoak, enpresa-plan bat egitea zertan datzan?).

Banakako aholkularitzak 183 erabiltzaile berri atenditu zituen, 157 enpresa-proiektu berri zituztenak. 549 banakako saio egin ziren (alderdi pertsonalak eta curriculumekoak aztertzeko, erabiltzailearen aurretiazko diagnostikoa, daukan enpresa-ideia?). Eta enpresa-ideia zehazteko lan egiten zen (zerbitzuaren edo produktuaren definizioa, enpresa-plana sortzeko lana?). Gainera, bideragarritasunari buruzko 337 tutoretza eta espezializatutako 122 tutoretza (komertzialak, fiskalak, teknologikoak...) egin ziren.

Berariazko prestakuntzari dagokionez, enpresa kudeaketako 10 ikastaro egin ziren, 124 parte-hartzailerekin. Negozioa kudeatzeko oinarrizko prestakuntza eman zen (merkataritza, giza baliabideak, zergak, ekonomia eta finantzak, eta abar) eta 150 pertsonak 15 ikastarotan hartu zuten parte (salmentak, sare sozialak, aurrekontuak, merkataritza-plana...).

Ekonomia Sustapenerako beste zerbitzu batzuk

Behin eratuta, Getxoko enpresek doako aholkularitza zerbitzua dute kudeaketarekin lotutako hainbat alorretan: estrategia, alor komertziala, ekonomikoa eta finantzarioa, legala, fiskala, teknologikoa... Zerbitzua udalerriko enpresa guztientzat dago eskuragarri, beren jarduera gorabehera: ostalaritzakoak, turistikoak, zerbitzuetakoak...

Gainera, Getxolanek hainbat zerbitzu jartzen ditu enpresen eta ekintzaileen eskura, erabat dohainik: prestakuntza saioak, Getxo MEETING (enpresek eta pertsona ekintzaileek hamabost egunean behin egiten duten topaketa, esperientziak partekatu eta elkar inspiratzeko), lan egiteko espazioak (Getxo CO-WORKING, bilera gelak...), Wanted (Gazteria Arloarekin batera, gazteek garatutako proiektuak (enpresakoak edo ez) martxan jartzeko babesa), diru-laguntzak langileak kontratatzeko eta dinamizazio-jarduerak egiteko, eta merkataritzaren, ostalaritzaren eta turismoaren sektoreetarako berariazko programak.