zamudio - Zamudioko biztanleria euskaldunak badauka plan ederra domeka hau igarotzeko, ekainak 29. Lagaztu Euskal EElkartearen 20. urteurrena dela eta oso jaialdi berezia prestatu da Zamudioko kaleetan zehar gozatu ahal izateko. Gainera, herritarrak izango dira jardunaldi berezi hau are bereziagoa egingo dutenak, izan ere, eurak izango dira ekitaldi nagusietako partaide. 140 zamudioztar inguruk zirko emanaldi bat eskeiniko dute egun osoan zehar. Urte osoan zehar hainbat tailer eta kurtso desberdinetan aritutako ikasleek mota askotako akrobaziak eta txiribuektak emango dituzte bere herriko jendea entretenitzeko asmoz. “Talentodun jende asko dago gure artean” esan dute antolatzaileek. Badaude abilezi bereziak dauzkan pertsona batzuk Zamudion, guretzat ezezagunak ziranak”, adierazi zuten ekitaldiko antolakuntzatik.

Goizean goiz prestatzen hasi ostean, 11.00tan hasiko dira zamudioztarrek eskeinitako erakustaldiak. Herriko Kultur Etxetik abiatuko da ekimen zerrenda dibertigarrria. Herriko kale desberdinetatik igarotak desfilea izango da domekako ekitadi programazioa zabalduko duen lehenengo ekin-tza. Ondoren, eguerdiko 12.00etan, helduko da goizean zehar ospatuko den ikustaldi nagusia. Bertan, denetrik aurkituko du Zamudioko biztanleriak; helikopteroa, herri antzerkia, Banango dantza, Eskuetan eta abar luze bat. Kike Amonarriz Euskal Telebistako esatari ezaguna izango da aurkezl lanak beteko dituena. Honela, ziurtatuta egongo da Zamudiora bertaratutako jendeak une dibertigarri eta, batez ere, barregarri bat igaro ahal izango dutela.

Ondoren, behin ikuskizunak bere amaiera jasota, herri bazkaria ospatuko da, baina aurretik, Lagaztu elkarteko oroimen kopatxoa banatuko da ekitaldira hurbildutakoen artean. Behin sabela beteta eta mahaiganeko eder batetaz gozatu ahal izateko, Txapelpunk taldeko abeslaria, Iñigito, izango da kontua animatzearen arduraduna eta ostean Taberna Ibiltaria txarangak girotuko ditu herriko kaleak. Orotara, euskalzaleentzako plaza ederra bilakatuko da Zamudio domekan. - O. Pérez