BILBO. Etxebarriko udalak jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzua aktibatu du herritarren jarduera fisikoa eta bizimodu osasuntsu baterako ohiturak sustatzeko. Etxebarri Martxan zerbitzua erabiltzeko hitzordua eskatu behar izango da ordutegi eta leku hauetan: Osasun Zentroan astearteetan 11:00 etatik 13:00 etara eta Udal Kiroldegian ostegunetan 17:00 etatik 19:00 etara.

Udaletik Etxebarrin bizi diren pertsonei bizimodu osasuntsu baterako ohiturak garatzen laguntzeko lan egiten dugu. Hori dela eta Mugiment proiektuarekin bat egiten dugu, Etxebarri Martxan Sarea abian jarriz.

Sare honen helburua jarduera fisiko osasuntsua sustatzea da eta Etxebarritarren artean sedentarismoa murriztea, horretarako Mugiment proiektuak ezartzen dituen ildoak jarraituko dira.

Sare hau , une honetan eragile hauek osatzen dute: Etxebarriko Osasun Zentroa, Udal Kiroldegia, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoa, Kukullaga Ikastetxea, Bizipoz Nerbioi Autonomia Sustatzeko Zentroa, Mugikon enpresa, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Saila, Eusko Jaurlaritza eta Etxebarriko Udala eta Mugiment proiektuko idazkaritza teknikoa.

ZERTARAKO?

? Etxebarrin bizi diren pertsonen osasuna zaintzeko. Helburu bera daukaten eagile desberdinak koordinatuz : medikuak, irakaslegoa, begiraleak, kirol instalazioetako arduradunak?

? Udalerrian gero eta pertsona gehiago izan daitezen aktibo eta sedentarismo mailak murriztu daitezen.

? Udalerrian dagoeneko barneratuta dauden jarduera fisikoaren osasuna sustatzen duten ekimenei jarraipena eta babesa emateko.

? Pertsona inaktiboek bere jarrera alda dezaten bultzatzeko ekimenen Eskaintza eta Kalitatea handitzeko.

Mugiment proiektuaren ildo estrategikoetako bati jarraituz, ETXEBARRI MARTXAN jarduera fisikoa sustatzeko Sareak JARDUERA FISIKOAREN ORIENTAZIO ZERBITZU ( JFOZ) berria aktibatzen du.

Jarduera fisikoaren orientazio zerbitzura jo dezakete pertsona inaktiboek aholkularitza, orientazioa eta pertsona aditu baten laguntza jasotzeko , berak lagunduko die jarduera fisikorako ohiturak hobetzen, erregulartasunez egitea lortu arte.

Zerbitzua dinamizatzen duen pertsonaren funtzio nagusia kasu partikular bakoitzean ariketa fisikoari buruzko gomendioak eta arreta pertsonalizatua ematea izango da. Horretaz gain taldeak eta jarduera zehatzak dinamizatuko ditu, Etxebarrin pertsona sedentarioei zuzendutako jarduerak sustatuko ditu eta udal baliabideak eta jarduerak baliatuko ditu Etxebarri udalerri osasuntsuago bihurtu asmoz.

Zerbitzu honekin buruz-buru arituko dira sarean inplikatutako beste eragile batzuk, esaterako, osasun zentroa, herriko eskola (Kukullaga), Bizipoz zentroa eta gizarte zerbitzuak, zerbitzu hau pertsona inaktiboak detektatzeaz arduratuko da eta orientazioa zerbitzuaren berri emango du.

Zerbitzua erabili ahal izateko hitzordua eskatu behar izango da ordutegi eta leku hauetan: Osasun Zentroan astearteetan 11.00 etatik 13.00 etara eta Udal Kiroldegian ostegunetan 17.00 etatik 19.00 etara.

Horretaz gain zerbitzuarekin harremanetan jartzeko aukera egongo da orientatzailea@etxebarri.eus helbidean edota Udal Kiroldegiaren telefonoan 944 493 416.

Edozein Jarduera fisikoaren praktika funtsezkotzat jotzen dugu zenbait balio garrantzitsu lantzeko, esaterako elkarbizitza, adiskidetasuna , erregulartasuna, antolamendua, elkartasuna etabar?balio hauek gure auzokideen bizimoduak oso modu positiboan markatu ditzakete. Honengatik guztiagatik, Udalaren inplikazioa %100 ekoa izango da beti , auzokideen bizitza-kalitatea hobetzeko bideratuko diren jarduerak sustatuz.