BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak 2019ko Bizkaia Kirolak sariak banatuko ditu astelehenean arratsaldeko 18:00tan Bizkaia Frontoian Sarituen izenak astelehenean jakinaraziko dira.

Ekitaldian izango dira Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako diputatua. Sari-banaketa 18:00etan hasiko da, eta aurkezleak Iraia Iturregi eta Aitzol Atutxa izango dira. Azpimarratu behar da Bizkaian lehen mailako ekitaldiak antolatzen dituzten entitateen ordezkari askok parte hartuko dutela sarien banaketan.

Foru erakundeak ehun bat eskaera jaso ditu 2019ko Bizkaia Kirolak sarien kategoria guztietarako hautagaiak proposatzen dituztenak.

2019ko Bizkaia Kirolak sarien bidez goraipatu egingo dira 1998tik 2003ra bitartean jaiotako kirolari bizkaitarrek 2018. urtean lortutako kirol merezimenduak, eta eskerrak emango zaizkie oinarrizko kirolari laguntzeko ahaleginean nabarmendu diren teknikari eta entitateei. Edizio honetako sariek zazpi kategoria dituzte: taldeko kirola, bakarkako kirola, binakako kirola, epaileak, entrenatzaileak, kirol entitateak, eta zuzendari edo/eta laguntzaileak.

Hauek dira taldeko kirolaren kategoriako finalistak:

Kaiku emakumezko arraunlari kadeteen taldea.

Lehen kategoriako Sakoneta taldea (gimnastika erritmikoa).

Gizonezko kadeteen taldea (waterpoloa).

Maialen Morante eta Naiara Uriarte (tenisa).

Banakako kirolaren kategorian:

Aingeru Garay Fernandez (neguko kirolak).

Itsaso Munguira Ortiz de Cosca (atletismo egokitua).

Iñigo Elósegui Momeñe (lineako txirrindularitza).

Maddi Otaola Gonzalez (gimnastika erritmikoa).

Epaileen kategorian:

M. Teresa Torres Correges (eskubaloia).

Irene Ortiz Peña (pilota).

Fernando Otero Fernández (mahai-tenisa).

Unai Martin Duñabeitia(waterpoloa).

Entrenatzaileen kategoriako sarirako hautagaiak:

Esteban Núñez Gastón (Bidaideak Bilbao BSR).

Sergio Olabarrieta Nieto (atletismoa)

Jon Iñaki Mardaras Argaluza (sokatira).

Arturo Magdaleno Ruiz (taekwondoa).

Entitateen kategoriako sarirako hautagaiak:

Kukullaga Eskubaloi Kluba (eskubaloia).

Gaztedi Kluba (goma eta lur gaineko sokatira).

Gimnastika Erritmikoko Sakoneta Kluba (gimnastika erritmikoa).

Gimnástico Bilbao taekwondo kluba (taekwondoa).

Azkenik, hauek dira zuzendarien kategoriako hautagaiak:

Patricio Jorge González (mahai-tenisa).

Gervasio De La Fuente Ibarlucea (errugbia).

David Rojo Alaña (motoziklismoa).

Enrique Martínez García.

Apirilaren 8an, 18:00etan, Bizkaia pilotalekuan edizio honetako sarituen izenak jakingo dira eta sariak banatuko dira.