BILBO. Asteburuan uraren mundu mailako eguna ospatuko da. Aurtengo gaia "Ez utzi inor atzean" da. Ekintza honen helburua guztiontzako uraren eskuragarritasuna, kudeaketa, jasangarritasuna eta saneamendua ziurtatzea da.

Urtero martxoaren 22an ospatzen den Uraren Mundu Mailako Eguna UN-Water erakundeak koordinatzen du, ur edangarriaren gaiekin zerikusia duten ONU-ren mekanismo kolaboratzaile bat da, non gobernu eta erakunde ezberdinek parte hartzen duten. Ekoetxea Urdaibai-ek, beste behin ere, ospakizunean parte hartuko du ondorengo ekintzak eskainiz:

Martxoak 23, larunbata

- 10:30-13:30. BUSTURIAKO ERROTAK. Ibilbide gidatua. Busturiako errota desberdinak elkarlotzen dituen ibilbidea egingo dugu, iraganean izan zuten eginkizuna eta beraien funtzionamendua ezagutuz. Adina: 6 urtetik aurrera. Tarifa: Doan.

- 10:30-12:30. URETAKO HEGAZTIAK. Gure inguruko hegaztiak ezagutzeko ibilbidea eta hastapen ikastaroa. Adina: 7 urtetik aurrera. Tarifa: Doan

- 17:00-18:30. URA: UMEENTZAKO ESPERIMENTUAK. Uraren garrantziaz jabetzeko esperimentuak. Adina: 6 urtetik aurrera. Tarifa: Doan.

- 17:00-18:15. EKOETXEA URDAIBAI, BIOSFERA ERRESERBA. Bisita gidatua zentrora. Adin guztiei zuzenduta. Tarifa: Doan.

Martxoak 24, igandea

- 10:30-13:30. AMUNATEGIKO ITURBURUA. Amunategiko errekako iturburura ibilbide gidatua, bertako landaredi, fauna, eta ibar basoaren berreskuratze proiektua ezagutzeko. Adina: 6 urtetik aurrera. Tarifa: Doan.

- 11:30-13:00. URAREN ZIKLOA TAILERRA. Tailer honetan parte hartuko duten umeek esperimentu dibertigarri bat egingo dute birziklatutako materialak erabiliz. Honi esker, modu erraz batetan uraren zikloa ulertu ahal izango dute. Adina: 4 urtetik aurrera. Tarifa: Doan.

- 17:00-18:00. URETAKO IPUINAK. Umeentzako ipuin kontalaria. Plastikozko botila batetan heldu diren istorio harrigarrri eta dibertigarriak. Adina: urtetik aurrera. Tarifa: Doan.

- 17:00-18:15. EKOETXEA URDAIBAI, BIOSFERA ERRESERBA. Bisita gidatua zentrora. Adin guztiei zuzenduta. Tarifa: Doan.