BILBAO. Arkeologi Museoak Zine Arkeologikoaren zikloa ospatzen du otsailaren 12, 13, 19 eta 20an. Hitzordua arratsaldeko 19:00etan izango da. Guztira, lau dokumental proiektatuko dira eta elkarrizketak egingo dira espezialistekin.

Otsailaren 12, 13, 19 eta 20an Zine Arkeologikoaren Zikloaren IV. edizioa ospatuko da Bilboko Mallonako Galtzadetan kokatuta dagoen Arkeologi Museoan. Zikloan lau dokumental aurkeztuko dira; horietariko bi Bidasoako Zine Arkeologikoaren Nazioarteko Jaialdiaren agiritegiak utzitakoak dira eta beste biak EITBren ekoizpenak dira sustatzaileek banatzeko. Proiekzioan ostean espezialistek moderatutako elkarrizketak egongo dira.

Zikloaren helburua, gaur egungo bitartekoak erabiliz, iraganari era arkeologiari buruzko hausnarketa eragitea da. Proiektatuko diren dokumentalek, aldi berean, denboran eta espazioan zehar bidaiatzeko aukera ematen dute. Beraz aukera izango da Hohle Fels koba (Swabian Jura, Alemania) edo Betz uhartean Ozeano Atlantikoaren hondoa ezagutzeko; halaber, bisitariak Gursteko (Biarno, Frantzia) errefuxiatuen esparrura hurbilduko dira. Horiek ez ezik, gure historiaren zatiak ikusi ahal izango dira, oso ezaguna den "Una historia de Vasconia" telebistako seriean jasota daudenak.

Programa:Otsailak 12, asteartea

Experimentando la Arqueología. Misión, la Edad del Hielo. Dokumentalak 45 minutu inguruko iraupena du eta Alemanian ekoitzita dago. Alemaniako hegoaldeko aurkikuntza arkeologiko batzuk azaltzen ditu, horien artean Hohle Fels kobakoak azpimarratuz. Koba horretako aurkikuntzak harrigarriak dira; 40.000 urte dituzte eta Neandertal eta Homo sapiensaren kulturen arteko erlazioari lotuta daude.

Filmaren ostean elkarrizketa egongo da; moderatzailea Universidad Nacional de Educación a Distancian (Bergarako Zentro Elkartuan) historiaurreko irakaslea den Mikel Aguirre Ruiz de Gopegi izango da.

Otsailak 13, asteazkena.

Investigaciones en aguas profundas: el tesoro de la isla de Batz; 25 minutuko iraupena du eta Frantzian ekoitzita dago.

Dokumentalak itsasoaren hondoa esploratzen du hondoratuta dauden itsasontziak aurkitzeko. Kasu honetan Frantziako Ur-azpiko eta Itsas-azpiko Ikerkuntza Arkeologikoen Sailak burutzen dituen prospekzioei esker arkeologoek Batz uhartea aztertzen dute, Frantziako Bretainia erregioan dagoena. Bertan itsasontzi erromatar hondoratua aurkitu zuten, eztainuzko 800 lingote baino gehiagoko karga zeramana. Lingote horien tipologia eta eraketa sakon aztertuta apurka-apurka K.o.-ko III eta IV. mendeetan zegoen eztainuaren merkataritzari buruzko informazio oso baliotsua lortzen dute.

Kasu honetan solasaldia José Manuel Matés Luque arkeologoak zuzenduko du, urpeko arkeologian espezialista denak.

Otsailak 19, asteartea

Una mirada en el tiempo, Euskal Herrian ekoitzi dena 2018an. 55 minutuko iraupena du.

Kapituluan gure iraganeko atal batzuk erakusten dira, adibidez Neolitikoaren iritsiera eta artzain-kulturara heldu arteko bilakaera; euskaldunen eta itsasoaren arteko erlazioa historiaren une desberdinetan; bandoen arteko gerran gertatu zen arte gotikoaren agerpena eta karlismoaren goraldia eta beheraldia. Horiek ez ezik, besteak beste Loiolako Inazio eta Xabierko Frantziskoren figurak azpimarratzen dira, euskaldun unibertsalen eredu modura.

Edukien zuzendaria eta gidoilaria den Alberto Santana historialariak zuzenduko du osteko solasaldia.

Otsailak 20, asteazkena

Gurs. 70 años del infierno vasco, Euskal Herrian ekoitzi zena 2010ean. 56 minutuko iraupena.

Dokumental honek Gurseko (Biarno) kontzentrazio-esparruaren historia kontatzen du bertan espetxeratuta egon zen euskal errefuxiatuetako baten gutunen, bizirik iraun zuten batzuen lekukotzen eta arkeologiak denboran zehar hain zaharrak ez diren gertakizunak ere ezagutzeko balio dezakeela pentsaraziz oraintsuko iragan hori ikertu duten historialarien azterlanen bidez.

Elkarrizketa dokumentalaren zuzendaria den Karmelo Vivancok eta Iñaki Goiogana historialariak zuzenduko dute.

Proiekzio guztiak 19:00etan izango dira Arkeologi Museoaren Mallona Aretoan. Sarrera doan izango da aforoa bete arte, baina lehentasuna izango dute aurrez erreserba egingo dutenek; beraz, Museora deitzea gomendatzen da.