BILBO. Ugao-Miraballesek oinarrizko interneta eta LibreOffice programaren inguruko ikastaroak antolatu ditu. Herritarren teknologia berriei buruzko ezagutza hobetzea da helburua eta Kultura Sailaren bitartez, eta KZgunearekin elkarlanean, antolatu ditu informatikako bi ikastaroak urtarrilerako. Biak izango dira KZgunean eta 20 orduko iraupena izango dute.

“Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi” izeneko ikastaroa informatikan interesa duen eta Interneten ondo moldatzea ikasi nahi duen KZguneako erabiltzaile orori zuzenduta dago.

Parte-hartzaileek, honakoak ikasiko dituzte, beste batzuen artean: ordenagailu baten elementuak, web nabigatzaileen esanahia eta batzuen eta besteen arteko desberdintasunak, Google bilatzailearen bitartez edozein informazioa bilatu eta posta elektronikoaren oinarrizko ezagutzak (mezuak bidali eta jaso, kontaktuak, artxiboak erantzi...).

Ikastaroa urtarrilaren 8 eta 21 bitartean egingo da, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara.

Bestalde, “Ofimatika tresnak ? LibreOffice” ikastaroa testu dokumentuak, aurkezpenak eta kalkulu orriak sortu nahi dutenei zuzenduta dago. Horretarako, dokumentuak sor-tzeko orduan kontuan hartu beharreko jarraibideak eta oinarrizko eragiketak eta funtzi-oak erakutsiko dira, baita egindako dokumentuak kudeatzen irakatsi ere (gorde, inpri-matu, bistaratu eta abar). Kasu honetan, ikastaroa urtarrilaren 18 eta 31a artean egingo da, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 11:00etara.

Ikastaroetan parte hartu nahi dutenek izena emateko fitxa bete beharko dute Jane Jau-regian (ikastaroak hasi baino lehen). Halaber, udal webgunetik izena emateko fitxa deskargatu eta, bete ostean, kultura.ugao@ortzadar.es helbide elektronikora bidaltzeko aukera ere badago.