BILBO. 45 urtetik gorako pertsonen enplegua Gizartegune jardunaldiaren eztabaidagai eta gogoetagai nagusia izango da. Bertan, Sara de la Rica katedradunak, Yoana Arambalza prestakuntza arloko arduradunak eta Eroski, SaltoSystems, Grupo Arteche eta KnowledgeWorks-eko ordezkariek parte hartuko dute.

Jardunaldi horren hamaikagarren edizioa datorren astelehenean egingo da, azaroaren 12an, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Teresa Laespadak, Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak, inauguratuko du jardunaldia. Ondoren, UPV/EHUko katedradun Sara de la Ricak, SEA Empresas Alavesas-eko enplegu eta prestakuntza arloko arduradun Yoana Arambalzak eta Eroski, SaltoSystems eta Grupo Artecheko ordezkariek parte hartuko dute. KnowledgeWorkseko Javier Martínez Aldanondok ere hitz egingo du.

Laespada diputatuak adierazi du jardunaldian honako hau azpimarratu nahi dela: "pertsonak eta ezagutza erakunde baten baliorik handienak dira".Diputatuaren ustez, "pertsona da zutabe nagusia", eta gainerakoa, "ezagutza barne, bigarren mailakoa da; izan ere, ezagutza lortzea eta asimilatzea guztiz posiblea da jarrera egoki batekin".

Hori horrela, diputatuak honako hau ere adierazi du: 45 urtetik gorako pertsonen moldakortasunak, lan-merkatuan beren balio erantsia mantentzen laguntzen dienak, adimen-kapitalaren hiru osagaiak ditu oinarri: gizakia, antolaketa eta harremanak.Laespadak adierazi du "aktibo ukiezinetan" jarri behar dela arreta, hala nola, ezagutzan, harremanetan, esperientzian edo antzinatasunean.

PROGRAMA:

9:00 >>> InaugurazioaTeresa Laespada. Bizkaiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatua.

9:15 >>> txostena"Bizkaiko 45 urtetik gorakoek osatutako kolektiboaren inguruko lan-diagnostikoa: erronkak eta aukerak" Sara de La Rica. UPV/EHUko Ekonomiako katedraduna.

10:30 >>> txostena"Laneratzeko zailtasunak dituzten kolektiboen enplegagarritasunerako laguntza-proiektuak: SEAEmpleoAraba- Gasteizko Udala" Yoana Arambalza. SEA Arabako Enpresetako Enplegu eta Prestakuntzako arduraduna.

11:00 >>> kaferako atsedenaldia

11:30 >>> mahaingurua"Pertsonen ezagutzaren eta talentuaren kudeaketa antolakundeetan"Moderatzailea: Jose Maria de Goñi. (Innic-eko sortzaileetakoa).EROSKI. Jose María Cabanillas. Pertsonen arduraduna. "Elorrioko plataforma: Eredu-aldaketa pertsonekin eta pertsonengan".