BILBO. Lurralde Bizia argazki-lehiaketaren II. deialdia ireki da. Ekimena Ondareari buruzko Europako Jardunaldiak direla-eta antolatu diren jardueretako bat da. Aurtengoek «Ondarea, emakumeen emaria» dute leloa. Foru Aldundiak uste du beharrezkoa dela gure gizarteak lurraldearen antolamendua hobeto ezagutu eta ulertzeko aukera ematen duten kultura-ekimenei laguntzea komeni dela.

Ideia hori bat dator Bilbo Metropolitarreko Lurralde Plan Partziala berrikusteko egiten ari den prozesuarekin; «Lurralde Bizia» deritzon prozesu espezifiko bat ari da egiten prozesu horren barruan, parte-hartzea eta zabalkundea helburu duena. Hori dela eta, Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Sailak erabaki du Lurralde Bizia 2018ko argazki-lehiaketaren deialdia egitea; gaia generoa izanik kamara erabiliz gure ondareko tokiak islatu nahi dituzten bizkaitar guztiei zuzenduta dago lehiaketa. Ondareko tokitzat hauek hartuko dira: gure kale, plaza eta hiri- eta landa-eremuetako espazio publiko eta pribatuak, zentzurik zabalenean. Horrez gainera, zaletuek hiru elementu hauen artekoerlazioa jaso ahal izango dute argazkietan: toki horien erakuntza, erabilera eta emakumeak haietaz jabetzeko modua.

Miguel Ángel Gómez Viar saileko titularraren esanetan, gaia benetan da erakargarria, eta ?aldi berean? erronka bat ere bada Bizkaiko milaka zaletuentzat. Diputatuak gehitu duenez, aukera paregabea da lurralde-antolamenduaren funtsezko alderdi bati buruz hausnarketa egiteko; alegia, emakumeok eta gizonok zelako harremana dugun espazio pribatuarekin edo publikoarekin eta horrek nola laguntzen duen gure identitatea osatzen.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Lehiakide bakoitzak argazki bakarra aurkez dezake, jatorrizkoa eta argitaragabea. Koloretako argazkiak besterik ez da onartuko, eta formatu horizontala edo karratua izan behar dute (1x1). Ez da onartuko formatu panoramikoa duen argazkirik, ez eta argazki bertikalik ere.

Argazkiak .jpg euskarri digitalean aurkeztu behar dira, eta hautatutako leloa eraman. Gutxieneko bereizmena 300 dpi (pixel/hazbetea) izan behar da; tamaina, berriz, 40X40 cm, gutxi gorabehera.

Argazkiei ukituak egin ahal zaizkie, baldin eta kalitatea hobetzeko filtro orokorrak aplikatzeko bada (distira, kontrastea...). Hala ere, ezin da eragiketa orokorrik aplikatu elementuak gehitu edo kentzeko, argazki batzuk nahastuta bakarra egiteko edo jatorrizko konposizioa aldatzeko.

ARGAZKIAK BIDALTZEKO MODUA ETA EPEA

Lanak bidaltzeko azken eguna 2018ko urriaren 26a da, ostirala, 13:00etan. Argazki bat epez kanpo aurkezten bada, ez da onartuko.

Argazkiak helbide honetara bidaliko dira:

Bidalitako argazki guztiek lelo bat izango dute izenburu. Posta elektronikoaren testuan adieraziko da zer titulu duen irudiak, eta zehaztuko da zein diren lehiakidearen datu pertsonalak (izen-abizenak, NANa, helbidea, helbide elektronikoa eta telefonoa) eta non atera den (lekua, parajea, helbidea, udalerria...) lehiaketara aurkeztutako irudia. Ez da onartuko beste lehiaketa batzuetan aurkeztu edo saritutako argazkirik.

EPAIMAHAIA

Epaimahai kalifikatzailea pertsona hauek osatuko dute: batetik, Bizkaiko Foru Aldundiaren hiru ordezkarik eta, bestetik, deialdia egin duen erakundeak izendatutako argazkilaritzaren arloko hiru pertsonak.

HAUTAKETA-PROZEDURA ETA SARIAK

Lehiaketan zenbait alderdi ebaluatuko dira, hala nola kalitate artistikoa, erabilitako argazkilaritza-teknika, konposizioa, argia, enkoadraketa, originaltasuna eta zer neurritan egokitzen den lehiaketaren helburura.

Irabazten duen argazkiak 600 euroko saria jasoko du eta Bizkaibuseko autobus batzuen kapoko aldean jarriko da erakusgai. Horrez gainera, hiru sari gehiago emango dira; bakoitza 150 eurokoa.

Lehiaketara aurkeztu diren argazkiak web-orrian, sare sozial korporatiboetan eta Bizkaiko Foru Aldundiko Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Sailak argitaratzen dituen edizioetan argitaratu ahal izango dira.www.bizkaia.eus/revisionPTPBM