Artxandako begiratokiaren potentziala nagusitu nahi dute
Hormigoizko hormatxoa kendu dute eta 150 metroko luzera daukan baranda berria jarri da
Bilboko Udalak Artxandako begiratokia ikuspegi estetikotik eta funtzionaletik hobetzeko lana hasi du, bilbotarrak, bizkaitarrak eta bisitatzen gaituztenak uriari begiratzeko leku paregabe horretara joaten baitira. Lanen helburua da leku hori uriko gune esanguratsu modura sustatzea.
Horretarako, begiratokiko gune berdea mugatzen zuen hormigoizko hormatxoa kendu eta 150 metroko luzera daukan baranda berria jarri da. Barandak diseinu modernoagoa dauka. Irudi berri horretan, metro bateko altuerako letra gorriek “Bilbao-Bilbo” hitzak osatzen dituzte. Diseinu moderno honekin gune horretatik ikusten den uriaren argazkia osatu nahi da.Artxandako begiratokia leku paregabea da uri osoa altuera horretatik ikusteko. Milaka auzoko eta bisitatzen gaituzten turista ibiltzen dira egunero gune horretatik eta Bilboko leku horretara joaten dira uriko argazkirik onenak lortzeko. Erakargarritasun hori kontuan hartuta, Udalak ingurunea hobetzea eta bertako segurtasuna sendotzea erabaki du, baranda hori instalatuz.
Baranda berriak funikularraren geltokitik argazkigintza panoramikoa egiteko tokirik interesgarrienetara darama bisitaria. Gainera, LED argien zerrenda bat dauka eta beste irudi bat ematen du gauez, argazkiak ateratzeko interesa sustatuz.
Bilboko Udalak lau hilabetetan egin du lana eta 306.000 eurotik gora inbertitu ditu.