DONOSTIA. Ekitaldia Bizkaia Sartu programaren barne dago eta Euskalduna Jauregikoa zikloko lehenengo bisita izango da. Ekimen honen helburua Bizkaiko pertsona guztiei lurraldeko leku adierazgarrienetan dauden txoko ezezagun batzuetara joateko aukera ematea da.

Euskalduna Jauregiaren ondoren Zallako Frutikultura Estaziora egingo da irteera bat irailaren 19an eta beste bat El Peñascaleko Trafikoa Kontrolatu eta Kudeatzeko Zentrora, urriaren 21ean.

Abuztuan hasi eta 2018 bukaerara arte Aldundiak hilero antolatuko du doako ateak zabaltzeko egun bat espazio horietariko batzuetara. Gehienetan jendearentzat zabalik ez dauden lekuetan izango dira ibilbideak. Ateak irekitzen lehenengoa Euskalduna Jauregia izango da abuztuaren 22an, Aste Nagusietan murgilduta.

Bisita bakoitzean bi talde egongo dira, gehienez ere 60 lagunekoak, eta talde batek goizean egingo du bisita, 11:00etan, eta besteak arratsaldean, 17:00etan.

Erreserbak banaka egingo dira eta bakarrik online, honako webgunean: www.bizkaia.eus/bizkaiasartu. Informazio gehiago jasotzeko eta talde handientzat erreserbak egiteko (6 lagun edo gehiago) telefono zenbaki honetara deitu beharko da: 944067821.

Euskalduna Jauregiaren ondoren, Zallako Frutikultura Estaziora egingo da bisita irailaren 19an, eta bertan, lurraldeko baserritarrek oinordetutako ezagutzak barneratu ahal izango dira, eta ondoren El Peñascaleko Trafikoa Kontrolatu eta Kudeatzeko Zentrora egingo da bisita urriaren 21ean, eta bertan, urteko 365 egunetako 24 orduetan zehar irekita dagoen zentroa ezagutzeko aukera izango dute bisitariek. Aipatutako hiru espazioetako bisita gidatuen bitartez normalean ikusten ez diren gauzak erakutsi nahi dira, Foru Aldundiaren eguneroko jardueraren oinarrizko zati bat direlako, Bizkaiko pertsona guztien beharrak asetzeko zerbitzuak eskaintzen baitituzte.