Síguenos en redes sociales:

Zamudio bere Euskal Jaia berezia ospatuko du bihar

Aurten, nobedade bezala ‘Lagatzu Xtreme’ lehiaketa egongo da, proba fisiko, kultural eta musikalekin

Zamudio bere Euskal Jaia berezia ospatuko du biharArgazkia: Lagatzu Taldea

Zamudio - Bihar Zamudiok bere Euskal Jaia ospatuko du, Lagatzu taldearen eskutik. Aurtengo edizioan, Lagatzu Xtreme lehiaketa izango du nobedade nagusi bezala. Lehiaketa honetan, bai proba fisiko, kultural eta musikalak edukiko ditu bere aktibitateen artean. Honetaz gainera, Mannequin Challenge deritzon proba ere izango da ikusgai. Oroar, 250 bat lagunek parte hartuko dute modu aktiboan ekitaldi euskaldun honetan, kopuru esanguratsua, antolatzaileen arabera. “Kontutan izan behar da, Zamudiok 3.200 biztanle dituela”, diote.

Lagatzu Xtremea 10:45etan hasiko da Lehendakari Agirre plazan eta bertan, herriko koadrilek parte hartuko dute lehiaketa honetan. Taldeak osatzeko baldintza bereziak eskatzen dira: alegia, “12 partaide edukiko dituzte talde bakoitzak, eta genero bakoitzeko, 5 partaide izan behar dituzte”. Gutxienez, lagun bi izan beharko dira 50 urtetik gorakoak eta beste bi 12urtetik beherakoak. Lehiaketaren aurkezlea, Joseina Etxeberria irratiko esatari famatua izango da.

“Egunean bertan argituko dugu sekretua. Bakar bakarrik esan dezakegu oso ikusgarria eta koloretsua izango dela. Esan dezakegu, bestalde, edonork egiteko moduko frogak izango direla. Ez dadila inor beldurtu”, diote Lagatzutik. - Patxi Arostegi