BILBO. Alde batetik, iaz bezala, 745.000 euroko aurrekontu-atala dago adineko pertsonen 53 entitateren jarduerak, entitateen jarduna eta instalazioetako mantentze-lanak finantzatzeko.

Bestetik, hiriko adinekoen 35 elkarteri laguntzeko 48.775 euro bideratzea erabaki da. Diru-laguntzak zentroetan obrak egiteko eta ekipamendua erosteko dira.

Hiriko Adinekoen elkarteentzako zuzeneko diru-laguntza hauek Bilboko Udalaren Osoko Bilkuran onartu ziren.

Gizarte Ekintza Sailak komunitatearen garapenerako, gizartearen partaidetzarako eta adinekoak sustatzeko dituen programen eta zerbitzuen bidez autonomia pertsonala eta bizi-kalitatea sustatu nahi ditu, baita bizimodu osasuntsuko ohiturak eta zahartze aktiboa indartu ere.

2016an, Bilboko Udalak 839.211 euro bideratu zituen akordio hauetarako.